Arrigorriaga (Bizkaia)

Baserriko lan gehientsuak bere bizkar

Baserriko lan gehientsuak bere bizkar <p>Zazpi neba-arreba izan ziren. Aita paper-fabrikan ibili zen. Baserriko lanetan ama eta neba-arrebak ibiltzen ziren, baina gehienbat bera. Abereak uztartzen ere egiten zuen berak. Behi bat oso zakarra zuten, oraindik haren adarkada marka du bekokian. Aitak Eugeniori lana eragiten zion etengabe, eta sekula ez zen egoten konforme egindakoaz.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zazpi neba-arreba izan ziren. Aita paper-fabrikan ibili zen. Baserriko lanetan ama eta neba-arrebak ibiltzen ziren, baina gehienbat bera. Abereak uztartzen ere egiten zuen berak. Behi bat oso zakarra zuten, oraindik haren adarkada marka du bekokian. Aitak Eugeniori lana eragiten zion etengabe, eta sekula ez zen egoten konforme egindakoaz.

Transkripzioa

-Ta neba-arreba asko izen ziñen?
-Gu izin giñen zazpi neba-arraba, zazpi.
-Ta zu zenbagarrena?
-Ni naz hirugarrena.
-Ta ama ta aitze baserritik bizi zien edo…
-Ez aite fabrikara ibil zan, fabrikan, papeleran. Hor ibil zan zera… sutegixen, papeleran, taillerrean, herreru edo, holako zer bat.
-Ta nor arduretuten zan ba baserriko lanana orduan?
-Ama ta geu, zer ba? Ni… ein behar! Ganaduek buztertu te bueno… iñoz ganaduek adarka be batek iten oskun /iteoskun/. Hemen dekot erasoa eiñekoa begi ondoan adarragaz. Ta buztertu in behar derrigor! Ta gero soltakeran be dio! Hak botaten euzen /botateuzen/ adarkadak. Ta ondoko beixe be ikeratu eiten auen. Baie ein in behar, aite fabrikara joaten zan ta beharrak inde auki bihar etorten zaneko. Fabrikako adarra entzuten gindun orduen bihotza be saltuke hasten zan! Zetara etorko ete dan. Etorten bazan umoretsu ba ondo, baia bestera etorten bazan, ta ha ta hori te bestea ta in barik eta! Errue beti guk, in barik egoten zana. Inde egoten zana berageiti.
-Ta horrek biherrak zure arrebak zein anaixek? Danok?
-Arrebak be bai, haik be ba… baie gehixena niri toketan jatan ze anai zaharrena hil in jatan. Ta arrebak beti ba jorran, artajorran edo holango zeretan, bai, artajorran edo ba… baia ganadue edo soloa bueltau edo zera ta bestie nigana etorten zan. Beste anaixe bat dekot baia ha gazteana izin de ta ha be libretan zan. Ha be gazteena zalako… ez, nitzako etorten zien… Azpigarrixek be ebateko dauz! Ze ez dau azpigarririk! zera! Bestea! Hasten zan orduen aite zarataka, bueno! Zuhur ibili behar ta ebai in behar. Goizetan domekatan be seiretako mezan hemen egon behar e? gero meza ostean, benga! Basora! Hartu godaiñie edo berdegillea ta benga! Ha ebaten edo bestea, lotu barik! Ta iñoz ez eusten esaten ba nehiko in dozu ta oin jai. Beti ordu bietarte egoten banintzen lanian, aber hiruretarte iñazoten baosten /bosten/, ta bestea, iñoz konforme iñekoagaz.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia