Arrigorriaga (Bizkaia)

Abizen gipuzkoar asko eskualdean

Abizen gipuzkoar asko eskualdean <p>Torrebarrondo da beren etxea. Goikiri auzoa dute gorago eta Larrasko beherago. Aita eta aitaita ere etxekoak ziren. Sagastizabal abizena Gipuzkoakoa izan daiteke. Basoko lanera gipuzkoar asko etortzen ei ziren antzina. Hainbat abizen gipuzkoar dago inguruan. Garmendia abizenaz.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AGO-001-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Torrebarrondo da beren etxea. Goikiri auzoa dute gorago eta Larrasko beherago. Aita eta aitaita ere etxekoak ziren. Sagastizabal abizena Gipuzkoakoa izan daiteke. Basoko lanera gipuzkoar asko etortzen ei ziren antzina. Hainbat abizen gipuzkoar dago inguruan. Garmendia abizenaz.

Transkripzioa

-San Pedrora bidian Torrebarrondo baserri bakarra da. Torre etzea gurea ixin de baia gero gorao dauz, beste auzo bat, Goikiri, ta beheragoan handi beherantza Larrasko. Oin Larrasko imin deure, kallea moduen, hori euzoa nire etzeraiño.
-Ta zuen barrioa Larrasko da?
-Oin bai, oin Larrasko.
-Ta lehen zuek zelan deitzen otsazuen?
-Ba Torre.
-Barrioa Torre?
-Torre barrioa eta etzea. Etze bat baiño ez dau ta, Torretxea, Torreraiño edo… Goraokoak ya Goikiri. Baie beherantza Larrasko.
-Ta hori zer, Arrigorriaga da?
-Bai, bai, Arrigorriaga.
-Ta ama ta nunguek?
-Ama Arteakoa ta aite hor bertakoa, etzekoa. Ama ta… ta aitite be bai, hor bertan jaiokoa. Uste dot e? baietz e?, aitite be hor.. horkoak dire.
-Orduan Sagastizabal bertokue.
-Bai, bai. Ez dakit nondi etorriko abizena ixingo dan, Gipuzkoa aldeti edo etorrite. Horrik, entzutea dekot hemen abizen asko dauz, Larrazabal, Solozabal, honik Garmendia be bai, Markixokoa…, Gipuzkoa aldeti etorrikoak diela hona basoetara, lehenao hemen ba baso asko egon da, basoetara baso-lanak iten, egurre txikitan edo zera. Ta horretan etorri te hemen gelditukoak gero, auren baserritxuek edo prepareute. Entzutea nik ez? Gure zaharreri. Horrik abizenok, Larrazabal ta Solozabal ta Garmendia be bai, Garmendia be… Garmendia esaten daure soldadiskati libretako, eskapau in zauela han ta hona etorri basoetara beharren ta hemen… Garmendia Markixokoak eta honik, aite edo aitite edo… Entzutea nik aiteri e?

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia