Errementari lana; lan-baldintzak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-184-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Burdina: errementariak eta perratzaileak
- Elkarrizketatzailea(k): Iñaki Arana - Lide Oregi
- Data: 1994(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:03:39
- Erref: ARR-184/002
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Iñaki Arana
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Lan-baldintzak , Lanbideak » Antzinako lanbideak » Errementariak, ferratzaileak
Transkripzioa
- Bixente, kontau pixkat zela hasi ziñan ofiziua ikasten. Ze urtetan eta...
- Bai, bai. Ba nik neuken hemezortzi urte. Ezta? Ugartenien fabrikan nebillen lanien ta atsalde baten, ba, hor Zarualden banindoiela haruntza pasio bat eitten, handik etorri zan beste mutil bat, orduen errementerixen kriau ebillen. Ta, joño! Ba sekula [berbarik in barik egongo nitzen ta, joño, "Keai!", "Keai!", [ hola]. Ta "nora hoie?" "Ni kalera, ta heu?", ta "ba, ni hor pasio bat eittera". Hola. Hola [pasa...] Ta gero baten akordau jaten "joño! Ikusi ein bihar juat ze lan eitten dauen horrek edo...zerien, taillarrien, errementeixen". Fan nitzen ta han ebillen suteixen ta, uezaba sutei baten ta bera beste baten ebillen lanien. Ta ni begira egon nitzan berakin. Ta begira egon apur baten ta "[...] " ta urten ein nauen. Ta uezabak esan [eutsan]: "Zein zuan hori?" ta "hori? Hor... zerien, [Don Turion] jardiñen atzekaldien bizi da hori" ta "A! Bai, joño! Horren aitta ezauketan juat. Bai, gure [aittakin igeltsero pioi] eitten juan. Ezauketan juat. Ta nun jabik lanien?" ta "Ugartenien", "Joño, Ugartenien?" "Bai". Itxuria kriaua bihar euan berak be ta esan eutsen, mutillorri esan eutsen: "Ikusten duanien esaixok gure badau etorri hamahiru erriel egunien pagauko [deutsatela] ta ofiziua erakutsiko [eutsala] ta gaiñera, goixian zazpiretan hasten gaittuk lanien, ta armozua emongo [deutsatela]". Juntau [giñuan] kalien ta esan eusten hori. Ta etorri nitzen etxera ta esan notsen aittai: "Aitta, hau hola ta hola" ta "Joño! Bai, joño!" Bera pioia zan, gure aitte, ta "Bueno, ba... Balixo badotsu, ez badotsu, fan ta ikesi errementari!" Fabrikan nebillen ta hango enkargauai esan [neutsen]: "Juanito, zera, errementari ikesten [Zarualdera] fan bihar dot", "Joño! Ondo jak! Bai, ikesi! Ikesten duanian etorri e, hemen egongo dok lana hiretako ta!" Orduen fabrikan be lan asko eitten zan errementeixen suteixen. Ta holaxe fan nitzen, holaxe [pasa be]. Ta hor ibili nitzen, ba, soldau fan arte. Urte bi ein nittuan. Nik hemezortzi urte naukan ta [...]. Ta hau beste kriauau urte bete zaharrao zan ta hau fan zan [soldau]. Ta ni ta... uezaba ta bixok gabizala, uezaba... kanzerra formau jakon estomaguen ta hil ein zan. Ta ni bakarrik [geratu] nitzen suteixen. Eta semie euken hamabi urtekue ta amak esan eutsen: "bueno, ba, oin fan hari Bixenteri lagunketan". Ta hamabi [urteaz] hori hasi zan neri lagunketan ta bixok ibili giñan lanien. Gero, ba... ni soldau fan biherra tokau jaten. Ha etorri zan ta ni soldautzara fan nitzan. Gero handik etorri nitzanien, ba, hemen hiru lagunendako, ba, lana... badakitzu, hiru lagun asko zan, ta gutxitxo. Ta ibiltten giñen, ba, batek egun bat sartu, bestiek beste bat ta hola ibiltten giñen. Denpora gutxixen ibili nitzan. Ni, anaie igeltserua zan ta hor [Kanpazarrien] mikeletiak euezen, zera euen... Ta harek etxia eitten [...] ta haretxeaz pioi ibili nitzen apur baten. Ta hemen Mondrauko beterinaixuek, Erradorrek, ba zerien, Vittorixan, beterinaixo batek euken zaldixak perratzeko perratokixe, ta gero ifiñi euen, ba, perratokixe ganauandako. Ta perratzaillia biher [...] bat baeuken, baiña bi biher zittuen ta honi esan eutsen, aber, bat topetako. Ta horrek esan eusten: "Hi, Barandiaran, [joño, ba han], Vittorixen, hantxe Portal del Rey-n Romaldo Errauskin beterinaixue, eskatu eustek zer bat, perratzaille bat fateko ta fango bahitze..." ta "Beno, fango naz".
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!