Arrasate (Gipuzkoa)

Perratzaile lana

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-184-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Perratzaile lana. Soldataz gain, jasotzen zituzten eskupekoak, abereen perra zaharrak... beraiendako izaten ziren. Abereen kaskoak traperoei saltzen zizkieten.

Transkripzioa

Ta hasi nitzan lenien. Bueno, ba, aprobau ein biher doula, ta "Bai". Hasi nitzen lanien, bixok, [bestioi] ta neu di-da, di-da, di-da lanien. Orduan hogeta bi urte neuken nik eta sasoia orduen edozer gauza eitteko! Ta han txaleta euken kamiño onduen berak, eta prismatikuekin bera eta uezaba ta kriau [urten biher euenori] begira egon zien lana zela eitten neuen, ezta? Ta nik ez neuken arduraik lana eitteko, di-da, di-da, di-da lanien. Hor hamaikek aldera etorri zan [urten biher euenori] ta beste lagunai esan [otsan]: "Enrique, ya me voy". "¿Cómo?", "Sí, ya hemos estado mirando de casa y a [Antonio] ya le ha gustado la forma de trabajar que tiene". Holaxe. Fan zan hori ta [esan osten]: "Ba mutil! Lasai ibili e! Lasai ibili! Badakitzu, [nerbixuak ez...] beti egoten ta holakuetan apurtxo bat, ezta? Ez nik asko [neukelako] nerbixorik. Nik baneuken nere [segidia], baneuken, ezta, baiña... bueno. "Bai, lasai ibili" ta fan zan. Hamabixetan isten eutsen lanari, hamabixak edo... ba, idixek perratzen [geunien] itxi ta bazkaittara faten giñan. Ta gero ordu bixetan barriro hasten giñan, zeatik bixen bittartien, deskansau apurtxo baten ein ein biher izeten zan. Ta hamabixetan etorri zan beterinarixuori, esan eusten: "Bueno Bizente, ya le hemos visto trabajar y está bien, ya me gusta la forma de trabajar que tiene usted y eso y... Bueno, mire, estos hace diecisiete años que están trabajando conmigo, a estos les pago trece pesetas al día, a usted le voy a pagar doce pesetas". Nere artian "diferentzia edarra jak, [hik] zortzi ta honek hamabi". "Además --esan osten-- además la chatarra de las herraduras viejas y todo eso, para el trapero y eso, lo que cogen allí para ustedes, las propinas también para ustedes, el casco que recogen aquí también para ustedes". Oseake, guk kaskuak [kentzen...] danak isuskixaz batu gabien, eralgi ta zakuen sartzen geuen ta pagaten euskun "cuatro pesetas el kilo" traperuak.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia