Elorrio (Bizkaia)

Auzoetako erromeriak eta errondak

Auzoetako erromeriak eta errondak San Estebanetan Berriora, San Lorentzotan Miñotara, eta abar. Angiozarko Itxua (Felix Aranzabal) soinujole famatuena. Gauez "errondia", gaupasa, neska eta mutil.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-017-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
San Estebanetan Berriora, San Lorentzotan Miñotara, eta abar. Angiozarko Itxua (Felix Aranzabal) soinujole famatuena. Gauez "errondia", gaupasa, neska eta mutil.

Transkripzioa

-Auzuetako jaixetara joaten ziñaten, Berrixo edo?
-Fran-San Estebaneta-da. San Lorentzora be bai Miñotan, barrixua-eta. Gero zerian be bai, Gazetan be beti egoten zonan zeroi. Igurixan be bai. Euren santuen egunien fiestia.
-Eta zela izeten zan erromeixia? Ze soiñujole ta ze...?
-Fran-Hamen baakizu nor egoten zan sarri? Itxua, Felix. Hamen sarri haxe. Hamen holakoxe bat izen biher, ze ostantzien traste [...] Oiñ akaso...
-Fel-Hamen etorten zonan beste bat Isaak, Angiozarko tabernakua. Ha be etorten zan soiño-joten.
-Korro bat baiño gehixao ez zan egingo, ezta?
-Fra-Keba. Korro bat, korro bat.
-Kobrau-eta, mutillei kobratzen zotsen?
-Eurek jakingo eben; ostantzien ez eben kobretan. Mutillak izengo zien soziedadeko zerok.
-Fel-Edo etxen baten; orduen ez euen soizedadeik pe, [...], han itten zan erremeixioi, ta txokolatie gabien eta errondia-ta, ba holakotxe gauzak. Lehenaoko kontuak.
-Errondia zer zan?
-Fra-Ba afalostian juntetia barrido. Dantzan eiñ da. Gero goixaldera txokolatadia.
-Fel-Txokolatia ta berakazopia.
-Osea, gaupasa eitten zan.
-Fra-Bai, bai. Hoixe izeten zan fiestioi.
-Fra-Baiña hamen esaten otsen "errondia".
-Fel-"Gero etorri, e! Ez geatu etorri barik, e!", eitten oskuen. "Etorri!".
-Neskak be joaten zien errondara?
-Bai, bai, danak. Neska ta mutil.
-Egun seiñalauak izango zien, ezta?
-Gurera be..., enjeneral hor beheko etxian egoten zan Felix.
-Parientia da Felix, Itxua, hamengua. Aranzabal.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia