Eskolara mutilak gehiago neskak baino
Bost aizta eta lau neba ziren. Anaiak gerrara joan ziren eta neskak egin behar baserriko lanak. Nebak Ugao-Miravallesera joaten ziren gaueko eskolara, baina neskak noiz edo noiz bakarrik herrikora. Oinarrizko gauzak ikasi zituen.
- Auzoa: Zollo
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko urtarrilaren 24a
- Iraupena: 0:00:59
- Erref: AKU-001/004
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Doktrina
Transkripzioa
-Gu bost aizta ta lau neba. Ta gero gerrie, bakixu, gerrie etor zen ordun, nebak gerrara. Ta gu aiztak ba… ardixek, errebañuek ta ba ganadue, mendiko ganadue eukin gindun modun, ba gu labrantzan biharren. Eskolara joaten gintzen, nebak bai, nebak ibil zien, gaueko eskolie esaten jakon, Miravallesen, gaueko eskolie. Ta gaueko eskolara joaten zien zortzietati hasi ta hamarretara. Maixu bet egon zan, Don Florencio, ona, ta hara nebak. […] Baia gu, gaur zu mendire, zu eskolara, ta ba holantxe hamalau urterarte. Faltakaz, falta handixekaz e? baia bueno, eskribidu holan malamente ta leiduten bai. Ta hau ondo danok.
-Inportantiena.
-Bastante ondo. Ta horixe.
Egilea(k): Ainhoa Etxazarra
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!