Azkoitia (Gipuzkoa)

Eskolan mojekin 12 urtera arte

Eskolan mojekin 12 urtera arte <p>Eskolara mixerikordiara joan zen 12 urtera arte. Neskak eta mutilak ez ziren elkarrekin joaten. Eskolan gauza gutxi ikasi zuen. "Mentor" deituriko liburu batetik ikasten zuten dena. Erdaraz ikasten zuten. Irakasleak moja kanpotarrak ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-029-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolara mixerikordiara joan zen 12 urtera arte. Neskak eta mutilak ez ziren elkarrekin joaten. Eskolan gauza gutxi ikasi zuen. "Mentor" deituriko liburu batetik ikasten zuten dena. Erdaraz ikasten zuten. Irakasleak moja kanpotarrak ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskolaa nora jun ziñen?
- Eskolaa? Mixerikordire.
- Mixerikordira? Zenbat urtekin jun ziñen?
- Hamabi urtekin atzena.
- Zenbat urtekin hasita?
- O! Ez dakit. Nik ez dakit... zazpi eo... ez dakit zenbat izengo zin.
- Eta ze juten ziñeten, neskak eta mutillek denak batea ala neskak bakarrik?
- Gu neskak giñen ta neskak juten giñen. Mutillek...
- Alaba: Ez, esan nahi dizu...
- Eskolan neskak eta mutillak batea?
- Ez, neskak bakarrik, neskak bakarrik, neskak bakarrik.
- Eta ze ikasten zenduen eskolan?
- Jo...! Ezer ez nik behintzet.
- Alaba: Leitzen ta eskribitzen ikixi zendun behintzet. Zer...?
- Nik ezer ez behintzet.
- Baiña matematika o geografia o ze ematen zan ordun?
- Bai... Mentor.
- Nola?
- Alaba: "Mentor" esan du.
- Mentor.
- Ze izaten zan hori?
- Liburu haundi bat.
- Eta dana han sartzen zan?
- Hantxe. Danantzat hauraxe.
- Eta euskeraz edo erderaz?
- Erderaz. Mojak erdeldunak neuzken ta nik ez nun ikixi.
- Mojak zer zien kanpotarrak?
- Bai, bat katalana ta bestie, Sor Maria, gaillegie. Ta sor Isidora ta hittunan, baiñe ez zekiñat nunguk zin.
- Eta erderaz.
- Erderaz, dana erderaz.
- Eta errexa al zan hue eo...? Errexa izaten ala zan?
- Ez zan izengo, nik ez nun ikixi.
- Baiña ez zendun ikasi, zeatik? Etxen lana ta eskolaa ezin zendulako jun o...?
- Ez izen hitzeitteillie neu, ez ertetzen.
- Eta euskeraz hitz eitten bazenduen, ze itten zizuen, errita?
- [...] baiño nei iñok ez zin ein. Danak esaten zeben euskerie ez zabela ametitzen, baiña nei danak ametiu ziben.
- Kalen lehen jendeak erderaz itten zun ala euskeraz?
- Euskeraz, euskeraz.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia