Eskolan mojekin 12 urtera arte<p>Eskolara mixerikordiara joan zen 12 urtera arte. Neskak eta mutilak ez ziren elkarrekin joaten. Eskolan gauza gutxi ikasi zuen. "Mentor" deituriko liburu batetik ikasten zuten dena. Erdaraz ikasten zuten. Irakasleak moja kanpotarrak ziren.</p>