Umetako jolasak; sokasaltoan erdaraz
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-028-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Auzoan uztaiarekin jolasten ziren. Eta baita tximili-kuarteka, kaniketan, xakaponetan... Sokasaltoko abestiak erdaraz abesten zituzten.
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko maiatzaren 10a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: ZAR-028/003
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak , Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
- Pixkat umetako ze oroitzapen, ze ze rekuerdo daukazu?
- Nik umetakua? ba, bueno, hemen barriyuan, jesus maria, jolasian beti. Uztaiakin. Batzuk egurrakin zekaen, baiño beste batzuk burnizkua, hola zea zana, ta hortxe kalian bueltaka beti. Gero tximikuarteka dala ta, azeituna, ta lapurrak eta zeak eta, poliziak eta... Bueno, danea ibiltzen zan! sokasaltuan ta sakaponetan ta kaniketan, ta... bueno! Arra bat eta. Bueno, gelditu gabe. Jolasian hola, ta sokasaltuan asko, ta tximilikuarteka ta. Dana hementxe, inguruan bueltaka, Rotetaneko buelta hontan. Diferentia da oain, dana aldatuta dago.
- Gogoratzen al dezu sokasaltoko kanturen bat o holako zeoze?
- Uf… Bueno, erderaz iten giñun danak…
- A bai, e?
- Baii. Geo euskeraz-ta ikasi ditue, baiño guk… “Al pasar la barca me dijo el barquero…” ta holako zea ta “Al cocherito lere…” ta holako gauzak! Asko, baiño nik hola behin´e ez det [buruikan] zeatu.
- Euskerazkoikan ez, e?
- “Al cocherito lere me dijo… lere”. Dana, dana erderaz iten gendun!
- Ya.
- Euskeraz holako gauzikan nei ez zien erakutsi.
Egilea(k): Itxaso Elola Etxaniz (Lizardi Institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!