Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Auzoko eskolan 14 urtera arte

Auzoko eskolan 14 urtera arte <p>Auzoko eskolan ibili zen, 18 urtean auzoko maisu izan zen Don Ferm&iacute;n Colas Yag&uuml;erekin. Handik irtenda, 14 urterekin, Eskoriatzako mojekin ikasi zuen hilabete batzuetan. 11 anai-arreba izan ziren, bera hamargarrena.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-035-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Auzoko eskolan ibili zen, 18 urtean auzoko maisu izan zen Don Fermín Colas Yagüerekin. Handik irtenda, 14 urterekin, Eskoriatzako mojekin ikasi zuen hilabete batzuetan. 11 anai-arreba izan ziren, bera hamargarrena.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zu Azatzako eskolan ibilli ziñan?
- Bai, maistruaz.
- Zein zan maistrua?
- Hamazortzi urtien euki gauen maistrue, Don Fermin Colás Yagüe.
-(…).
- Zurekin betik bera izan zan maixu?
- Bai, betik, nik ez nauen besterik ezagutu.
- Zenbat urte arte?
- Nire aiztak eta ezagutu auen, baiña hamalau urte arte. Hamalau ixa hamabost urte arte. Eta gero Eskoriatzan mojakin ibili nitzen beste hillebete batzuk, e? Asko ez. Hortik urten nauenian hamalau urtekin, hamabostekin ibilli nitzen apur bat mojakin Eskoriatzan. Hillebete batzuk, e? Denpora asko ez zan izan.
- Merzedarixak-edo?
- Horreik ospittalekuak ez dire, e? Beste batzuk, oin ez dagoz horreik mojok uste dot. Eskoriatzan, “Mercedarias” izango ziren?
- Nik han in (di)ttuten zer batzutan, merzedarittan egon zirala entzun nosten.
- Horreik ez naz akordaten ze klase ziren be.
- Hillebete batzuk Eskoriatzan.
- Bai, hillabete batzuk.
- Zenbat urtekin hasi ziñan eskolan?
- A! Eskolan, nik ez dauket goguan be. Ni oso bixkor hasi nitzen. Ba hasiko nitzen ez dakit zenbat urtekin. Ni zazpi urtekin komuniua in nauen ya. Asike ez dakit, lau-bost urte-edo, ni bertantxe zela geuken eskolia bertan. Gaiñera aittakin lagun haundixa zan maistrue, asike kafia hartzera etorten zan egunero, pentsauizu.
- Aittak porsiakaso maistrua zainttu in bihar, ezta?
- Kafia hartzen etorten zan.
- Zenbat anae-arreba ziñain?
- Asko gu. Hamaike, ni hamargarrena. Beste bat nauken atzetik.
- Zu ixa gaztiena, e?
- Ni gaztiena ixa, bai, neu bakarrik bizi naz. Ointxe hil jat, oktubrian hil jat beste aizta bat. Gaiñera berakin egoten nitzen zazpi urte honetan, fan ta etorri, fan ta etorri, ta hemen egon be ez nitzen itten gutxi baiño. Bertan gehixao.
- Bera Artaben bizi zan?
- Ez, Renterixan, nere aiztia Renterixan bizi zana ointxe oktubrian hil zan.
- Zu ziñan bigarren gaztiena?
- Bai, beste bat nauken, mutil bat nauken baserrixan ezkondu zana, Alberto, hori zan ni baiño gaztiaue.
- Beste danak zaharrauak.
- Baiña hil zan, e? Bai, aspalditxo hil zan. Beste danak ni baiño nagusixauak. Oseake ni neska danetan gaztiena.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia