Aretxabaleta (Gipuzkoa)

"Ama de kasia" maistra

"Ama de kasia" maistra <p>Gerra aurretik euskaraz ikasi zuten, baina gerraostean erdaraz ikastera behartu zituzten. Auzoko abadeak, don Rokek, eta bere "ama de kasiak" irakasten zieten doktrina. Gerraostean Francoren kantak abesten zituzten eskolan.</p>
Tamaina:

Gerra aurretik euskaraz ikasi zuten, baina gerraostean erdaraz ikastera behartu zituzten. Auzoko abadeak, don Rokek, eta bere "ama de kasiak" irakasten zieten doktrina. Gerraostean Francoren kantak abesten zituzten eskolan.

Transkripzioa

-Eta ze, eskola garaikuak… dotriñia-eta asko ikasi biharko zeuein, ezta?
- Bai, klaro, klaro.
- Euskeraz edo erderaz ikasten zeuein?
- Ba hori izan zan gerra aurretik, etxoin, bai, gerra aurretik euskeraz eta gero obligau erderaz ikastera berriz. Eta gero berriro erderaz.
- Osea leheningo ikasi zeuein dotriñiori euskeraz, eta gero…
- Bai, abadiak-eta betik euskeraz erakusten oskuen, baiña gero obligetan zan eskolan erderaz ikastera, asike gero barriro erderaz.
- Eta orduen klaro, zu…
- Bixetara, azkenien dotriñie. Baiña lehenengo euskeraz, e? Komuniua eta dana euskeraz ikasita.
- Eta horreik danok zuk in zittun gerra aurretik.
- Bai, bai, gerra aurretik.
- Gerra aurretik lau-bost urte egongo ziñan eskolan.
- Bai, bai.
- Dotriñia bakarrik euskeraz, edo beste gauzak be bai?
- Ez, ez, dotriñia bakarrik, guk bestela dana erderaz e? Eskolan, zeatik maistrue erdeldune zan, Don Fermin. Eta horren aurretik egon zirenak be, nire aiztak eta betik harein kontuak asko esaten zittuen ta, danak erderaz.
- Orduen fraiden bat etorten xatzuen dotriñia irakustera.
- Ez, bertako abariek. Auzoko abariek. Eta amadekasiek be bai, eta… abadie ya nagusixa zan, gerra denporan hil zan gaiñera, don Roke euken izena apaizak. Eta don Roke ba gerra denporan hil zan. Akordetan naz zela hil zan.
- Eta amadekasiak be lagundu itten eben?
- Amadekasiek klaro, bera nagusixa zan, eta jarten zan han sakristixan, makillatxo bat eukitte auen ta betibe hola joteauen ta, han danok kantuen dotriñia ikasten. Bai. Egoten giñen. Zazpi urtekin.
- Zuk gero gerraostien beste lau-bost urte in zittuen eskolan, auzuan, ezta?
- Gerraostien klaro, gerraostien eskolan eta gero, ni nausi in arte. Hamabost urte in arte.
- Eta orduen esan dostazu, euskeraz ikasittako dotriñia dana erderaz ikasi bihar atzera?
- Hemen gero barriro, klaro, gero apur bat prohibidu itten auen, pues klaro euskerie. Eta kantau be ba itten zana, ba dana, ixa ahaztuta be banau, e? Baiña dana izan biher izaten zan eskolan kantetan zan kantue be, ba Francon kantuek ziren, Franconak, “por Dios por la patria y el rey” eta holako gauzak. Ya kantuak ahaztuta be banau.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia