Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Baserriaren historiaren nondik norakoak

Baserriaren historiaren nondik norakoak Baserriaren historiaren gorabeherak. Badirudi aitajaunak erositakoa dela; gerora basoak eta lur berriak gehitzen joan dira. Etxezahar; Etxebarri. Laietan ibiltzen zenean umetan, teila zatiak agertzen ziren Etxezahar izeneko parajean; esaten dutenez baliteke jatorrizko etxea bertan egon izana eta gerora tokiz aldatu izana.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-010-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Baserriaren historiaren gorabeherak. Badirudi aitajaunak erositakoa dela; gerora basoak eta lur berriak gehitzen joan dira. Etxezahar; Etxebarri. Laietan ibiltzen zenean umetan, teila zatiak agertzen ziren Etxezahar izeneko parajean; esaten dutenez baliteke jatorrizko etxea bertan egon izana eta gerora tokiz aldatu izana.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Basarrixan historixia badakizue, aittari edo amari entzunda?
- Noizkua danik eztakitt.
- Betidanik egon da zuren familixia bizi izaten?
- Nire aittek esaten euen gure aittajaunek Joxe Leonek erositta euela hau etxiau, hogeta hamabi errialien, haizenda, etxe eta dana. Baiña dirue ba, norberak eukena baiño aurretxauao fanda, dirue topau in biher. Eztakit nungo abariek emun utsela milla erriel ero-ta. Hola, holaxe topeutako diruaz erosi euen gure aittejaunak. Eta harrezkero geurie da. Gure aitten sasoien erosi zan hor baso zati bat. Eta ni barriz harrezkero ibilli naz … terreno barrixek, oiñ honek mutillok hartu daue beste zati bat granjie eitteko, beste zati bat, kanpokue zan […].
- Maria: Lehenago esaten ei euen hau etxiau han behian zala. Granjie dauen lekuan. Etxezar dauko harek izena. Eta Etxebarri hemen. Itxuria handik hona etxioi ganbixau zan. Oiñ bostehun urte-ero.
- Han labretan ibiltten gintzenien, laixen-eta, teille apurtxuek-eta agerketan zien lurrien. Eta teillie ezta…, Kurtzeberrin ezta teillarik. Teillie hemen, e, nunbaitt teillatun bat egongo zan; danoi be izengo zan txabola morukon bat, ezta inporta, haxe etxia.
- Ha Etxezar eta?
- Eta Etxebarri hau. Hau da azkenengua.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia