Aramaio (Araba)

Soldaduen hilotzak

Soldaduen hilotzak Gerra denborako oroitzapenak. Borrokaldia pasatu eta gero, soldaduen hilotzak besoa agerian zutela lurperatu ikusi zituen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-115-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra denborako oroitzapenak. Borrokaldia pasatu eta gero, soldaduen hilotzak besoa agerian zutela lurperatu ikusi zituen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bai, beste bandokuak, neri Julianek esan nostan Kurtzetako karobin bat edo…
-Bai, karobixe. Karobi baten, bai. [...]. Hor oin, piñurixoi sartu auen, eta gero hori bota danien nik esan neen, eta Fermin Arraburuk be esan zittuen, han alkatiei eta zerai esan eutsen: han ekindde Goixenengo txabola, txabolie esaten dogu guk, handiko zerien, hara txabola eskabadorie pasau balaue hor inguruen, makiña bat hazur urtengo auela, harrixe baiño gehixau. Eta jentiek enterrau, bertakuek eta, eskue bistan, hankie bistan, bestie bistan eta hor ikusten gittuen, ikusi gittuen gero.
-Eta zueik ikusi zittuein orduen esku eta hanka... beste dana tapauta.
-Bai. Ez! Eskue bistan batzuk, saludetan edo, nik ez dakit zetako ipintzen eutsien ha, eskue holan, eurok enterraute eta eskue holan, bistan.

Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia