Julio Aspe Beitia
Aramaio (Araba) (1928)
Biografia
Arriola auzoko Erdikotxiki baserrian jaio zen, 12 anai-arrebatatik gazteena. Aita Azkoaga auzoko Salturralde baserrikoa zen; ama, berriz, Salgokoa. Udaletxe gaineko eskolan hasi zen zazpi urterekin. Gerran eskola eten egin zen, eta gero udaletxean jarraitu zuen harik eta bainuetxeko eskola berria eraiki zuten arte. 14 urterekin bukatu zituen eskolok. Baserrian bizi izan da bizi guztian. Ikazkin, idiekin garraioan eta era guztietako basolanetan jardun zuen, harik eta 35 urterekin, baserria zainduaz bat, Arrasateko Elma hodi lantegian hasi zen arte. Bertatik jubilatu zen. Barajuen auzoko Orunanagusi (Txoriena) baserriko Martina Altunarekin ezkondu zen. Seme bi dituzte. Gerra denborako hainbat kontu azaltzen ditu. Elkarrizketa emaztearekin batera egin zitzaion.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARA-115 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute