Zarautz (Gipuzkoa)

Gerra garaian aireplanoa jaitsi zen Zarautzen

Gerra garaian aireplanoa jaitsi zen Zarautzen Lasartetik aireplanoak ateratzen ziren gerra garaian Eibar bonbardatzeko. Alemanak ibiltzen ziren Zarautzen. Aireplano bat Zarautzen jaitsi zela gogoratzen du. Bertakoak fusilatu egin zituzten. Herrian bazekiten aireplanoa jaitsiko zela eta jendea zain zegoen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-031-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lasartetik aireplanoak ateratzen ziren gerra garaian Eibar bonbardatzeko. Alemanak ibiltzen ziren Zarautzen. Aireplano bat Zarautzen jaitsi zela gogoratzen du. Bertakoak fusilatu egin zituzten. Herrian bazekiten aireplanoa jaitsiko zela eta jendea zain zegoen.

Transkripzioa

- Gerra-garaia nola gogoratzen dezu, gerra?
- Ez, nik orduan... Veintiocho... zortzi urte nitun...
- Baiña gogoratzen dezu zeoze?
- Zeak, Lasartetikan aireplanuk ateatzen zian, zea, Eibar o, Eibar o bonbardatzeko. Hoi bai. Geo hamen ta bueltaka ta ibiltzen zian, ta. Bai. Geo alemanak, alemanak 'e ibili zian hamen. Inberto bazan, kamioi zean ta, haiek ez dakit, Galizi alde hortatikan o. Agustiñek esan zian, esan zun lehenguan, gerrako materiala o zean ta, ta nola eamaten zituen, ta. Ni gooatzen naiz aireplano bat hamen jatsi zan, treintaixietian uste det, treintaixiete, treitaiotxo, zeakin, salatu in zuen. Hor aireplano hortan zetorren republikanua ta, bi, hiru o, bat, danak, alde hortakua ta. Hamen Zarautzen geatu zan. Urdiña zan gaiñea, bi-motorra. Eta geo harrapatu ta, [...], ta geo fusilatu in zituen haiek, esaten zuenez, bai. Politikuak zian itxura danez, errepublikanuak, o, bai. Joe, ta, hori da marka, e! Hua, nola... guk bagendekiun aireplanua jeixtekua zala, zortzi urte, betzi. Ta nola jakin zan hua herriyan? Jendia zai zeon asko, e!, zea, aireplanuana. Illunduta jatsi zan, argiyakin ta, bai, ta. Ni hori harritzen naiz, nola jakin zun herriyak aireplano jua etortzekua zala? Ez al zan txibatazua, o. Bai. Urdiña. Gaua pasa ta geo, hurrengo egunen alde in zun txoferrak nunbait, o zea, pilotua... Koño! Frantziko zein da hori? Kosta... famoso hori, hamengo... Hendaia! Hendaia jeixtekua zan, baiña itxura danez, faltsukeia in ta hamen geatu ta hamen zai. Ta harrapatu zituen hoiek, gauez, izango zan, ba... Illundu ta ordu betea o hola sartu zian, sartu zan aireplano hua, bai. Hua ikuskizuna zan, guk aireplanoikan bestela nola ikusi, ta, bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia