Aramaio (Araba)

Garia, haziendaren erdia

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-013-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Baserriko eginkizunak. Garia, artoa, arbia, patata... ereiten zuten. Iria ekartzen zuten menditik ganaduarentzako azpigarritarako eta soroak ongarritzeko. Zelai gutxi zegoen lehen, "banaka bat". Hazienda erdia inguru garia izaten zen, eta urtero lekuz txandatuta ereiten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehen, ba, lehen goixien esan dotena, ba, baserrixen bizi giñen: dana labrau, garixe erein, artue erein, arbixe... Arbixe. Guk "arbixe" esaten dutsau /esatetzau/. Badakitzu ze dan arbixe, ganauai emateko ta. Holaxen. Gero Albiñatik iria ekarri. "Irie" esaten dutsau guk. Beste batzuk Gipuzkuan "garua" esaten daue. Irie ekarri... hillebete haxe ekartzen ibiltzen gintzen, azpigarrixek eiteko, gero abonuek eitteko solorako, ta... holaxe. Hauxe bizimoduau euen ta.
- Hau gehixena ze zan, garixa-eta? Edo zelaixak-eta ganauandako?
- Hamen gehixen... zelaixek gutxi aazen. Banaka bat. Guk zelai bat edo eukitten geen, ta bestie dana, hazienda erdixe inguru, garixe. Ta gero aldatu eitten zan, hurrengo urtien, garixen atzetik ereitten zan arbixe ta gero artue ta babia, ta patatia. Ta bestaldien gero aldatu, aldatu, beti aldatu.
- Txandaka.
- Txandan-txandan, bai. Txandan eitten geen.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia