Bergara (Gipuzkoa)

Garoarekin zugatzak egiten zituzten

Garoarekin zugatzak egiten zituzten Garoa ere hagindun igitaiarekin mozten zen. Igitai bakoitza zertarako erabiltzen zen. Garoa gurdian kargatu eta etxera ekartzen zen. Ondoren pilatu eta kanpoan zugatzak egiten ziren, metak. Garo-metak nola egiten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-174-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Garoa ere hagindun igitaiarekin mozten zen. Igitai bakoitza zertarako erabiltzen zen. Garoa gurdian kargatu eta etxera ekartzen zen. Ondoren pilatu eta kanpoan zugatzak egiten ziren, metak. Garo-metak nola egiten ziren.

Transkripzioa

- Orduan, garua ebateko igitai e...
- Hagindunakin ebaten zan jeneralmente garua be, harek heldu eitten dau, gogor heltzen dau ta, tirakada hobia, bestiak ba, labandu leike pixkat [moztxuau] euki ezkero hagiñik bakua, ta arku txikitxuaua eta igitai kuriosoagua, txikitxuauak izaten dira. Harek izaten dira arbixa txikitzeko, erremolatxia txikitzeko, etxian, barruan, ganauandako, hartu ta, tras-tras-tras-tras... hortarakoxe dia horrek.
- Ta gero garua zelan jeisten ziñuen? Burdixakin, burdixa kargau...
- Bai, ekarri etxera ta pillau, eitten zian, ba barruan lekurik ez zan egoten asko be, kanpuan eitten zian zugatzak... zugatza badakizu ze dan? Bedar metak, ikusiko ziñuan, ba horretxek zugatzak, garuakin be eitten zian e, ondo eiñ ezkero, han ez zan... urte bixan be ez da [mozten], ondo eiñ bihar, puntia rraa! Hartu behetik hola, puntia zorrotza eukitten bazan...
- Eta zelan eitten zian ba garo metak?
- Ba, jarri bat gaiñian ta beste batek bota gaiñera, bat gaiñian egoten zan, sartzen zan egur bat erdixan, honen moduan, bat bakarra, bueltan-bueltan, lehenengo zabal hartzen zan ondua, ta gero gora orduko, ba estu-estu-estu-estu, puntan ipini ezkero zeozer, e, punta-punta-puntan ta ipinten ez bajakon be, oiñ badare plastikuak eta zerak baiña orduan ez zeuan ezebe, oiñ, e, danak gastau dia horrek!
- Eta puntan zeoze ipintzen jakon, e?
- Bai, zeoze ipintzen jakon batzutan, puntan-puntan, zeozer, ez dakit, edozer gauza, zaku zahar bat ez bada be, baina ez baeuan be, batzuk eitten eben, ba, ifiñi garua hola, kertenakin gora begira, ta lotu han pixkat, ta gero ba, harek botatzen eban dana kanpora.
- Eta hor esan dozun makilla horri zelan esaten jakon, ardatza edo zelan?
- Ba, ardatza... bai, ardatza. Hori, zulo bat eitten zan lurrian ta gogor sartzen zan, ta han egoten zan ha, baiña, bedarrandako be bai, oiñ bedar-ardatzik ez da eitten, oiñ eitten dia pelotak eta fuera. Nik ez dot ikusi fan dan urtietan, bape.
- Gero eta gehitxuau ikusten dia...
- je...
- Orduan garuakin be eitten zan...
- Bai, bai, garuakin eitten zian, asko gaiñera, basuan be, bertan be bai igual. Gero ekarri, geruau ekarri.
- A, gero bihar ala, [kubiertia] kendu eta...
- Bai, bai.

Egilea(k): Aitor Aranzabal

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia