Berastegi (Gipuzkoa)

Gerra ostean lurren jabe, baina ezin haiek erabili

Gerra ostean lurren jabe, baina ezin haiek erabili Aita hil zenean, ama alargun gelditu zen 6 ume txikirekin. Anai-arreba bakoitzak zer egin zuen azaltzen du. Bixente baserrian gelditu zen, baina lurrak maizterrei emanak zizkien. Horregatik, gosea pasatzea ere tokatu zitzaien. Aurrera atera ahal izateko nola moldatu ziren azaltzen dute.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-022-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aita hil zenean, ama alargun gelditu zen 6 ume txikirekin. Anai-arreba bakoitzak zer egin zuen azaltzen du. Bixente baserrian gelditu zen, baina lurrak maizterrei emanak zizkien. Horregatik, gosea pasatzea ere tokatu zitzaien. Aurrera atera ahal izateko nola moldatu ziren azaltzen dute.

Transkripzioa

- (Bixente) Hue hil zan eta gure ama geatu zan alargun, jakiñe. Familie ere mutikoskorrez betea, zaharrenak hamar urte, hue seminariora joan zan. Bigarrenak zortzi-beatzi, hark'e hamabikin, joan zan.
-Bai, zuk zazpi ziñun ta beatzi. Jose Ignazio beatzi, zuk zazpi.
-- (Bixente) Hue ere arotzeiara joan zan, Tolosara ofizioa ikastea, Inazio eta baserrin ni geatu nitzen etxean terrenokin.
-( ) Baserrie, terrenoak bazittuen baiño baserrik ez zun. Baiño berez baserrik ez zuen, ez zuen. Denak maiztarrai emanda zeuzkean. Ta geo nola gerran ondoren gosea etorri zan.
-(Bixente) Urte txarrak zien haiek.
-Nahi izandu zittuen terreno bat edo beste eskuatu ta maizterrak ez zien, ez zien zeditzen, ez zizkien ematen, ta ordun ba goseak bizitzea-ta aillegatu zien. Baserrie gendukenak etxen iten gendun artoa, babarruna, garie. Artoakin taloa eitten gendun, garikin ogia eitten gendun, ta babarruna bagendun. Hok, berriz, batez, joan behar zuen erostea. Nola bazuen, dirue ekarri zuna dena ez zun erosketatan gastatu, baizik geldittu zitzaion diru hoi. Prestamoak zittun. Ordun prestamo haietatiken bizittu zen hoen ama hok soroan hasi zien arte. Baiño honek hamalau urte zittun arte ez zien iñork terrenoik utzitzen lana itteko. Terrenoak bazittuen baiño maiztarrak ez zien uzten.
-(Bixente) Bost etxe, bost baserri, baiño ez ziun uzten.
-Baiño hamalau urte zittula honek ordun hasi zien, utzitzen hasi terrenoa puxkat uzten eta hau hasi zan lanen. Ta honen anaia, bi urte gaztegoa baita, hok bi anaiak ikastea ez zien joan, dedikatu zien baserria. Eta handiken biziik atea zien.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia