Bergara (Gipuzkoa)

Gaztainondoek zuten garrantzia garai batean

Gaztainondoek zuten garrantzia garai batean Garai batean, gaztainak garrantzi handia izan zuen. Baserrian lan asko egoten zen urte sasoi batzuetan: gaztaina-batzea, ira-batzea... Lan handia izaten zen gaztaina-batzea. Auzoko gizon nagusi batek behin esandakoa: "Hobe danak igartuko balira!". Gaztaina, janari nagusia. Gaztaina nola jaten zen: erreta eta egosita.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-174-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Garai batean, gaztainak garrantzi handia izan zuen. Baserrian lan asko egoten zen urte sasoi batzuetan: gaztaina-batzea, ira-batzea... Lan handia izaten zen gaztaina-batzea. Auzoko gizon nagusi batek behin esandakoa: "Hobe danak igartuko balira!". Gaztaina, janari nagusia. Gaztaina nola jaten zen: erreta eta egosita.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hemen sasoi baten gaztaiñia inportantia izango zan…?
- Ta sasoi baten lehen gaztaiñia… Sasoi honetan egoten zan lan asko: gaztaiñia, garua ta gero garixak be erain bihar. Gero gaztaiñak ihartu izanian, ba…
- Orduan, gaztaiñia ze erabiltzen zenduen asko jateko, ez?
- Bai, ba! Dana jateko. Ta saltzeko! Ta ganauendako be bai batu ezkero danak.
- Azkenian danerako aprobetxatzen zan…
- Bihako, ze gaztaiña asko egoten zan ta. Hor beheko gizon batek esaten zeban beti… Ba, gero, askotan ixo arbolara, hagiakin bota ein bihar izaten dia; danak ez dia jausten… igual bi hillebetera-edo jausten da. “Danak ihartuko balia hobe” esaten ei eban berak gaztetan, ta gero danak ihartu.
- Klaro, orduan lan haundixa izango zan, ez?
- Buf! Lana terriblia! Etxe-ondotan pillak eitten zian. Eitten zian ez gaztaiña aliakin, e! Bere koskolakin. Han konserbau eitten zan gaztaiñia. Bere… badakizu zelan eukitzen daben, ezta?
- Bai, bai, bai.
- Han konserbau eitten zan pilla haundixak. Gero negu guztian, ba, benga handitxi! Zera, jateko, jana prinzipala!
- Hori da. Eta…
- Hamen beste gizon batek esaten ostan [neri], zahar batek, ba, gaztaiñak ihartzen hasi zianian, bilddurtuta danak “Ze jango ete dou hamendik aurrera?”. Ta gero patatak ta porruek handik aurrera. Artian patatarik be ez.
- Hori esan deste, bai, patata gitxi, ez?
- Sartu be ez zeban iñok eitten gaiñera! Ez zeban hain […] ta.
- Oin ixa edoze gauzatarako erabiltzen da, ta orduan…
- Oin danerako.
- Eta orduan gaztaiñia zan…
- E? Orduan gaztaiñia.
- Orduan patatak biharrian…
- Gaztaiñia. Lehelengotan egositta jaten zian ta gero tanboliñian erreta.
- Ze izaten zan, hasieran egositta ta gero…?
- Bai, berdia egoten da, ta berdia dauenian ez da erretzen ondo; sikatutakuan erretzen da.
- Eta umetan, ez dakit, gogoratzen dozu zuri zelan gustatzen jatzuzen gehixao gaztaiñak, erreta ala egositta?
- Erreta nahixao.
- Bai, umetan, biharbada, eta jente nausixak…
- Umetan?
- Eta jente nausixak egositta nahixao edo…?
- Ba, umiak badakizu zeaittik ez daben nahi? Lana eukitzen eben zuritzen, ta umiei emoten otsen dana zuritzeko. Ta ha erreten hasten zienien zurittu biharrik ez. Ondo erre ezkero, ba, nausixak be jaten eben; oin, gehixei erre ezkero, azala gogortzen bajakuen, ba, orduan hagiñik be ez zeban eukitzen formalik.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia