Bergara (Gipuzkoa)

Gaztaina-batzea nola egiten zen

Gaztaina-batzea nola egiten zen <p>Gaztainak nola batzen zituzten: lurretik jasota; haga batekin zuhaitzetik botatzen zituzten. Zakuetan etxera eramaten zituzten. Gaztainak batzeko erabiltzen zen tresna. Kanpoan lagatzen ziren gaztainak, multzoan. Ganadu-jana.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-174-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gaztainak nola batzen zituzten: lurretik jasota; haga batekin zuhaitzetik botatzen zituzten. Zakuetan etxera eramaten zituzten. Gaztainak batzeko erabiltzen zen tresna. Kanpoan lagatzen ziren gaztainak, multzoan. Ganadu-jana.

Transkripzioa

- Orduan, esaten dozu, gaztaiñia batu zelan batzen zenduen? Hagiakin bota…?
- Bai. Bueno, bai, hagiakin jo ta bota. Ta lurrera. Nik ez neban asko ikusi hori, baiña… Guk lurrian gehixena. Ta, ba, ni akordatzen naiz bastante gaztaiña batzen zana be bai. Batu ta zakuetan etxera ekarten dia, zaku haundittan.
- Eta batu gero zelan?
- A! Eitten da zer bat, gantxu bat eitten da, egur bat, gaztaiñako… berakin gaztaiñako egur bat, ba, zabaldu ta itxi berez eitten dana. Ta eskuan hartzen da ta “ri-ra!”, muelle bat daukala emoten dau, baiña ez dauka ezebe.
- Eta izenik-edo bazekan horrek?
- E?
- Izenik bazekan?
- Ez dakit, ba, horrek izenik… Ez dakit, e!
- Bai, [ha] zer bat, buelta emoten jakon egur zuzen bati. E? Mehetu, ta hola, hola eitten eban beti, hartu ta“trak, trak, trak, trak”.
- Eta esaten dozu gero gorde koskol ta guzti gordetzen zebela, ez?
- Bai, [koskola ta guzti], pillia ein hantxe, kanpuan, e! Barruan ez zan lekurik egoten ta. Kanpotan egoten zien. Batzuk hobe zala esaten eben, ez dakit.
- Orduan, negu guztian edo…
- Bai, negu guztian.
- … kanpuan? Ba, zeozekin tapau…
- Bai, bai. Ta astixa euanian, ba, pilla bat apartau ta barrura ekarri ta hortaraxe. Gero txikixak apartau [gauza] ez dianak ta harek emoten jakuen ardixei edo behixei edo, hondarrak, gauza ez dianak. Eukitzen dabe. Ba, gaztaiñak eukitzen dittu bi edo hiru ale, ta gero aldamenian txiki-txikixak, azalak, eukitten dittu beste batzuk. Ta harek apartau ta ganauak jaten zittuen. Ta pillan sobratzen bazan be harek be ganauendako.
- Eta ganauei ze… behixei…?
- Behixei ta ardixei. Bueno, behixendako ez zan asko geratzen, baiña ardixak gustora jaten eben. Ta gero ardixak kanpuan be jaten eben geratutako hondarrak, basuan billatzen zittuen danak, ta batzuk errebentau be [eitten] eben, e! Lehelengotan. Lehelengo [jausten] hasten zianian ardixak… ta harek beti egoten dia kanpuan, ta orduan pixkat jaten edo zera ta batak baiño bestiak gehixao jatearren edo beinga!, “ra-ra-ra”. Ta gero, gaztaiña asko jan ezkero, ba, ase eitten jakuen itxuria, ta harek errebentau eitten eben “prat”. Harek ardixak aprobetxatzen zian, e! Ez zian akabatzen hola golpe-golpera, baiña… Bai.
- Eta esaten dozu gero zakutan sartu…
- Zakutan sartu eta etxera ekarri.
- Eta etxera. Eta saltzeko be izaten zian, ez?
- Bai saltzeko izeten zian. Gurian, bueno, salduko zan hamen be baiña hor, hor [beheko etxian] ta asko saltzen eben gaztaiñia. Asko, e!
- Eta ze… hemen Brgaran edo…?
- Bai, Bergaran. Erostailliak egongo zian orduan be, almazenistak egongo zian. Ta harek alia garbixa ta ona erosten eben, e! Bai. Gure amamak esaten eban Elgetatik be etorten ei zien andrak, ba, basarrittarrak laga gaztaiñia nahikua batutakuan, ba, laga. Beste lan batzuk ein bihar, garixak edo ta… Elgetatik andrak etorten zian azkenengo hondarrak batzera. Bai, hartu ta zakukada bat bizkarrian eruan ezkero, ba, edarto!
- Eta, esaten dozu, oin sasoi honetan, gaztaiñiaz aparte, gero garua be…?
- Garua bai, garua. Ta artian igitaixakin ebaten zan garua, e! Igetaixa. Jakingo dozu zer dan, ezta?
- Bai, bai, bai.
. Ta “raka-raka-raka” danian. Ta gero, etxera ekarri bihar garua. Garua gauza inportantia zan!
- Bai, sasoi baten bai, ez? Eta hemen garo-sail haundixak zekazuezen edo… hemen inguruan?
- Bai, bai, bai. Garo-saillak eren mendi-gaiñetan onak, e! Ta terrenuak asko balio eben orduan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia