Antzuola (Gipuzkoa)

Kongregaziotik egozteko adinako bekatua

Kongregaziotik egozteko adinako bekatua <p>Neskatilek eurek konfesatzen zuten mutilekin dantza egin zutela. Batzuetan, beldurrez, Bergarara joaten ziren konfesatzera, Antzuolako abadeak jakin ez zezan. Dantzaren bekatua errepikatuz gero, kongregaziotik bidali egiten zituzten neskak. Mutilek San Luisen kongregazioa zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-072-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Neskatilek eurek konfesatzen zuten mutilekin dantza egin zutela. Batzuetan, beldurrez, Bergarara joaten ziren konfesatzera, Antzuolako abadeak jakin ez zezan. Dantzaren bekatua errepikatuz gero, kongregaziotik bidali egiten zituzten neskak. Mutilek San Luisen kongregazioa zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nor faten zan ba gauza horreik esatera? Zuek zeuek ez ziñain fango ezta, hori esatera?
- Ez baiña, han eruaten giñuan guk.
- (Alabia): baiña zeiñek zekixen noiz itten zindduen dantza?
- Nola enteraitten zan abadia mutillakin dantzan ibilli ziñailla? Nork esaten otsan?
- Konfesauta! Konfesatzera juten giñan eta. Hori pekatua zan eta, dantza in giñuala. Ze uste dozu ba zuk? Holaxe. Eta hemen konfesatzia nahi ez igual, hori esateko bildurra eta Bergarara junda gare konfesatzera.
- A, bai, e?
- Bai ba, Bergarakuak ez giñuzten ezagutzen ta. Hemen jun ezkero, hemen…
- Gero zinttia, gero herri dana enterau. Eta zinttia noiz janzten, noiz…?
- Mezetako denporan, kongregaziñuan.
- Zer ziñain, Antzuolako neskailla danak zeontzein?
- Bai, nik uste dot gehixenak, bai.
- Eta mutillak baeukein holako zera?
- Bai, San Luisena.
- Zelan?
- San Luis.
- Hareik ze kastigu eukitzen zeben ez dakit. Baiña neskak…
- Baiña orduan mutillak be ez euen euko libre neskakin dantza egittia, ezta?
- Nik uste dot berdin izango dala baiña ez dakit, mutillen berririk ez dakit.
- Oseake ona baziñan zintta urdiña, eta txarra baziñan zintta berdia.
- Berdia. Dantza itten baziñuan berdia. Eta ya deskuidaitzen baldi baziñan gehixau itten, fuera! “Ya no eres Hijas de Maria”.
- “Hijas de Maria”tik bialdu? Eta beste ze gauza itten zeuein “Hijas de Maria” horretan, errezau bakarrik?
- Errezau. Errezau eta elizara jun ta txintxo-txintxo ibili, mutillekin dantzarik in barik.
- Baiña hola, eskursiñorik-edo?
- Baiña gu matrakak giñan eta guk in egitten giñuan.
- Baiña eskursiñorik edo beste holakorik itten zeuein “Hijas de Maria” horretan? Edo bakarrik eliza asuntua zan?
- Ez. Elizakua, elizakua, elizakua, elizakua. Goizeko sei t´erdietan edo seiretan edo hola izaten zan mezia.
- Goizian?
- Goizian goiza, bai.
- Baiña hori zuentzako edo danentzako?
- Danendako, baiña hori egun hori tokatzen zanian, aparte, “Las Hijas de Maria”, aparte, aparte egoten giñan elizan.
- Hillian behin, “Hijas de Marias”ok beste banku batzutan-edo.
- Eta deskuiduan sekula konfesaitten esan ez bazeuen itten dantza in zeueilla?
- "Allá cuidaus", guk betik esaten giñuan. Esaten gontsen gehixau ez itteko, ez giñuala egingo baiña in egitten giñuan.
- Zenbat kredo eta zenbat errezau bihar dantza egittiagatik?
- Horixe, auskalo!
- Eta penitentzia ze ifintten otsuein?
- Ba auskalo, beti igual ez euen ipintzen ta. Ez dakit, nik ez dakot oin goguan baiña, pater nosterren batzuk-eta.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia