Ermua (Bizkaia)

Umea izandako amaren elizan sartzea

Umea izandako amaren elizan sartzea <p>Orduan eliza gogorragoa zen. Umea izandako amak "elizan sartu" behar izaten zuen handik egun batzuetara. Berari sekulako zaratak atera zizkion apaizak protokoloa zuzen ez betetzeagatik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Orduan eliza gogorragoa zen. Umea izandako amak "elizan sartu" behar izaten zuen handik egun batzuetara. Berari sekulako zaratak atera zizkion apaizak protokoloa zuzen ez betetzeagatik.

Transkripzioa

-Orduan gaiñera neri akordatzen jata elixia... Zelan kanbixauta daon oin elixia! Orduan justizieruaua edo gogorraua zan. Oin libertade gehixao dao elixan. Porrejenplo umia eukitzen genduanian bautizau, ezta, ta gero elixan sartu bihar izaten zan andria. Umia hartu bai, eta bakarrik edo jeneralmente lagunakin. Kandela batekin joan bihar ziñan. Neri akordatzen jata elizpian. Silla bat ataratzen otsuen ta hantxe belaunbiko orañizo batzuk eitten otsazen. Baten ein neban hanka-sartze bat... Ahaztu jatan neri elizpian egon bihar nitzana. Hartu umia ta sartzen naz barrura. Orrua baten, kanpora urten biotela!, elixara ezin nazela joan. Oin akordatzen jata, gure jangoikuak ze, ze pentsatzen ete juan orduan. Ni elixara sartu ta urtetzeko kanpora. Bai ba, umiakin kanpuan egon bihar nitzan. Pentsatzen egoten nitzan, nahikua sakrifizio dok ba umia eukitzia. Noberak umia euki ta oinddiok han horrek sakrifiziuok noberak ein bihar. Gizonak danetik daonaz libre beti!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia