Berriz (Bizkaia)

San Juanetan lizarra etxean; bedeinkazioetarako ohitura

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRZ-008-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

San Juanetan lizarra jartzen zen etxean, larrosekin eta San Juan loreekin batera. Erramu egunean gurutzeak bedeinkatzera nola joaten ziren mutikoak. Baserrietan behintzat ez zen egongo ohitura hori betetzen ez zuenik.

Transkripzioa

-Ta ez zenduen jartzen, San Juanetan edo holan, leixarra edo elorridxe edo...?
-Leixarra, leixarra, atien onduen. Hamentxe be bai hori ipintten zan.
-Eta zegatik hori?
-Ba... San Juen… San Juen zalako larrosen zera, poderosue. Leixarra, leixarra, hiru-lau larrosagaz, ta San Juen lorak.
-Etxie […]?
-Bai, hamentxe ipintten genduen. Ta geuk be bai. Geuk be bai ekarritte, zerien, ogien, buruko zerien, sarritten. Eta hamen nik kuartuen [be Jesus] ta danok dekogu hamen, ezta? Ta “Corazón de Jesus”en zerien, ba, ipinitte, holakoxe arramatxo bat, baiña ipinitte. Oin ez. Oin bedeinkaziñorik be ez dago. Horrek danok kendu zien, baiña lehenago horrek danok zien. Erramu egunien, Erramu egunien elizara erueten ez ebana ez zan zerekue, elizakue. Eta mutikuek euren paluek erun ezindde barregarri ibiltten zien, Erramu egunien, elizara. Eta han bedeinkatu ta etorri ta, ba, errepartidu solo bakotxien. Han hartu biher izeten zendun ure, ur bedeinkatue, elizan, hartu biher zan botillan. Ekarri ta gero [har bota].
-Ta… mundu guztidxe jungo zan.
-E?
- Mundu guztidxe jungo zan.
-Ha eitten ez zan etxerik ez zan egon, basarririk behintzet. Basarri guztidxetan. Basarriko mutiko guztidxek.

Egilea(k): Aitzol Mendiola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia