Antzuola (Gipuzkoa)

Arrosarioa familian; lehen irratia

Arrosarioa familian; lehen irratia <p>Errezoak euskaraz eta gazteleraz ikasi zituen. Etxean ez zen egunero arrosarioa errezatzen, baina Urruti baserrira joaten zenean izebari laguntzera, familia osoa elkartzen zen gauez baserriko atarian artoa aletzeko, eta arrosarioa errezatzen zuten. Ura eta argindarra etxean beti ezagutu ditu Bernardinak. Antzuolako lehenbizikoetako irratia euren etxean izan zen, berak 10-11 urte zituenean. Loiola Irratia entzuten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-072-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errezoak euskaraz eta gazteleraz ikasi zituen. Etxean ez zen egunero arrosarioa errezatzen, baina Urruti baserrira joaten zenean izebari laguntzera, familia osoa elkartzen zen gauez baserriko atarian artoa aletzeko, eta arrosarioa errezatzen zuten. Ura eta argindarra etxean beti ezagutu ditu Bernardinak. Antzuolako lehenbizikoetako irratia euren etxean izan zen, berak 10-11 urte zituenean. Loiola Irratia entzuten zuten.

Transkripzioa

- Zuek dotriñan aittaguria eta horreik ikasi zittuein edo latiñez?
- Ez, ez, aittaguria.
- Aittaguria euskeraz?
- Bai, bai, bai, euskeraz eta erderaz.
- Latiñez ez?
- Ez.
- Eta errosarixua eta asko errezaitten zan etxian-edo?
- Bai. Etxe askotan bai, gurian ez zan egunero errezatzen, noizian behin bai. Ez giñan juntau be itten, mutillak, lau mutil geuzkan eta, hortarako izan bihar da ba famelixia juntauta, afalostian ba errosarixua errezau-ta.
- Baserri gauzia.
- Baserrixan bai. Ni Urrutira eta juten nitzanian…
- Nora?
- Urrutira baserrixa, Urruti. Nere tiuak zeren han eta ni juten nitzan harutz ba tiari laguntzera. Eta han arto zuritzen eta errosarixua errezatzen akordatzen naiz ni, atarixan danak arto zuritzen gabian udazkenian eta errosarixua errezatzen zan.
- Eta nork esaten eben errosarixua, amandriak?
- Amandriak.
- Neuk be ezagutu dot hori.
- Bai, ezta?
- (…)
- Zuek hemen etxe honetan, ura eta inddarra eta betik euki izan dozue? Ura fregaderan eta betik?
- Betik. Nik betik ezagutu dot.
- Eta baiñeria eta holakorik? Kumunan zerik?
- Ez, baiñeria ez, baiñeria ba aspaldittik dakogu guk baiñeria eta ezta, baiña ez, gure gazte-gazte denporan ez.
- Bakarrik kumuna?
- Kumuna eta garbittu bat hartzeko barriño haundixa, barriñoiak. Baiña baiñerarik ez.
- Baiña etxe barruan ura bai orduen?
- Bai, bai, bai, ura beti.
- Eta ur zikiña nora faten zan?
- Ez dakitt, errekara fango zan, uste dot.
- Eta inddarra be betik euki dozue?
- Bai.
- Radixua eta akordaitten zata noiz ekarri zeuein leheningo aldiz?
- Bai, radixua be guk oso azkar euki giñuan, “casi las primeras”. Julian zan mortala hortan, mortala, eta harek ekarri zeban radixua. Baiña hemen iñok ez zeukan artian, eta guk bai.
- Akordaitten zara zenbat urte zeukatzun radixua etorri zanian?
- Ez, ez daukat zenbait urte neukan zerik, neska gaztia. Zenbat euko nittuan ba, hamaika? Hamar-hamaika? Halakoxen bat.
- Badakotzu zerbait goguan ze entzuten zeuein radixuan? Musikia-edo…
- Ez. Musikia bai.
- Nundik, zer zan, Segura, Loiola edo Radio Paris edo Radio Madrid-edo zer zan?
- Loiola, jeneralmente Radio Loiola ipintzen giñuan guk.
- Baiña orduen beuen Radio Loiola?
- Bai, egongo zan.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia