Andoain (Gipuzkoa)

Apaizari ordaintzeko moduak

Apaizari ordaintzeko moduak <p>Garai batean, ogia etxean egiten zuten. Apaizari ordaintzeko, ogia egon ezean, babarrunak, egurra... ematen zizkioten. Apaizari ordaintzeko modu ugari zegoen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-080-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garai batean, ogia etxean egiten zuten. Apaizari ordaintzeko, ogia egon ezean, babarrunak, egurra... ematen zizkioten. Apaizari ordaintzeko modu ugari zegoen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ogiya segun ze garaitan ez zan ba errexa izango! Zuk esan dezuna…
- Etxian iten zan.
- … etxian ogiya.
- Etxian iten zan ogiya han. Osea, etxez etxe. Ordun gariya iten zan eta geo errotatik pasa ta… Panaderua ez zan allatzen. Ogiya etxian iten zan, eta etxian indako ogiya ematen zitzaion. Gero bai. Gero izandu zan, panaderiya bertan bazan Albisturren, eta hanguak. Baiño basarritakuak denak beak egindako ogiya [izaten] zan.
- Apaizai segun zertako beste ordainketa modu bat´e izango zan; ba, oillaskuak edo zerbaitte izaten zan hola?
- Bai, geo izaten zan herri txiki hoitan, karo, herri hotan beti sarrera gehio zuen apaizak diru aldetik, baiño herri txiki hoitan sarreraik ez zeon. Eta ordun, ba, babarruna iten zan gariyian, ba, borondatez ematen zan babarruna. Beste batzuk surtako egurra ematen ziyuen. Eta hortaz moldatzen zan. Eta gero izaten zan —hoi hemen´e ezautu deu eta nik uste det herri gehienetan izango zan— San Juan bedenkaziyua esaten zitzaiona. Eta apaiza pasatzen zan basarriz basarri ta soruak bedeinkatu eta etxiak bedeinkatu ta suerte ona izateko ta dena. Eta ordun, zuk esan dezuna, ba, oillasko paria, beste batzuk lau oillasko, batzuk dirua nahi izaten zuen… Eta, karo, monagillokin jun bihar izaten zuen, eta ya fitxatuta gendukan ze baillara zian hobenak, non gehiena zeatzen zuenak… Eta, ordun, ba juten giñan apaizan onduan. Ba, ematen zitzaion bolsa ur bedeinkatuakin ta, ez dakit, kandela´re uste det [iten] zala, kandela txiki batzuk zea iteko, gurutzia jartzeko etxian. Ta hola.
- Andoaiñen ibiltzen ziñeten ordun hola?
- Bai, bai.
- Baserriz baserri.
- Basarriz basarri. Eta, ba, leku batian kafia igual emango zuen, beste… gu mutil-koskorrak eta. Baiño sagardua-ta izaten zan ta merienda´re bai preparatzen zuen. Apaiza etortzen zala ta etxeko gauzik hobena harentzako izaten zian. Eta “Itxoin pixkat, itxoin, zuri´re eman bihar dizut”, zea, monagilluai ta “Ez, ez, hau ordaindua do” esaten zuen. Hola ibiltzen giñan-ta gu. Hartzen giñun, propina earrak hartzen giñun basarritaa juten giñanian. Ta beak nahio zuen guk ez ikustea beairi ze eskeintzen ziyuen o ze eman nahi ziyuen.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia