Antzuola (Gipuzkoa)

Kubako gerraren inguruko kontuak

Kubako gerraren inguruko kontuak <p>Aita Kubako gerran ibilitakoa. Aitaren lagun batek gerrako ipuin ugari kontatzen zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-041-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita Kubako gerran ibilitakoa. Aitaren lagun batek gerrako ipuin ugari kontatzen zituen.

Transkripzioa

- Eta aitta, ze esaten dozu, Kubako gerran egon zala?
- Bai. Horrek esan dau. Gerran egon zana banekixan, nik Kuban zan edo ez zan... Gerrako kontuak esaten zittuana banekixan nik, baiña...
- Eta, orduan, kontatzen zittuan lantzian behin...
- Bai, beti be kontatzen zittuan. Harek baiño hobeto kontatzen zittuan Kanutok.
- Zein zan Kanuto?
- Kanuto [...], beste gizon bat.
- Laguna edo?
- Bai. Laguna izengo zan edo...
- Eta haura be gerran berakin batera egondakua?
- Bai.
- Orduan, gaiñera, gerrara pagatzerik zekana librau eitten zan, ez? Sasoi hartan.
- Bai.
- Gero bai, baiña orduan hola izeten ete zuan, gero?
- Ez dakit, baiña egon zan hori, behintzet, sasoi baten.
- Bai, bai, gero bai. Gero, soldautzia pagautakuak izeten zian. Zeukanak; ez zeukanak, ba, jun ein bihar.
- Ni akordatzen naiz, zure gizonak esaten zeban, harek zuen aittei entzunda, jun zala denda batera zerera, juan zala denda batera alpargatak erostera.
- Hori zela zuan? Aitta ez zuan, zera...
- Kanutok esandakua?
- Kanutok. Guri Kanutok kontatzen oskuan danak.
- Kanuto hori sinpatikon bat izango zan. Eta jun zala alpargatak erostera eta, bueno, ba, neurrikuak hartu ta "dios se lo pague" esan ta kalera soldaua. Eta zerak, han zeuan dependientiak: "¡Españoles, puñeteros, carajo! ¿A qué han venido estos españoles? ¡Más valía haber hecho salchichas!" Eta barrutik, trastiendatikan urten zebala nausixak eta esan zebala: "Déjale al pobre muchacho". Eta urten zebala berak, honek, Kanuto edo horrek, honekin batera...
- Bai, bai. Hori zan gure gizonan tio. Guk aittai ez gontsan entzuten sekula gerrako kontuik.
- Don Bizentei ta esaten otsan, ba!
- Bai. Don Bizentei esango jotsan. Tentau eingo juan ta!
- Don Bizente zan hemengo mediku zaharra eta, bueno, haura baiño honen aitta zaharraua zan, baiña, bueno, haren kontuak-eta gustora entzungo zittuan harek eta hari esango zotsan.
- Bai, hari kontauko [juan], baiña guri geuri ez.
- Etxian gitxi, orduan?
- E?
- Etxian gitxi.
- Bai.
- Gerrako kontuak. Baiña bestela kontauko zittuan, ez?
- Bestela bai. Bestela kontatzen zittun. Historixak bestela kontatzen zittuan.
- Bai? Beran aittanak eta amanak eta... Edo zelakuak izaten zian?
- Ez, ez.
- Zelan bizi zan, edo...?
- Basarrixan beti igual.
- Bai, kanbixo haundirik ez zan egongo, ez?
- Ez, ez zan egongo.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia