Eskoriatza (Gipuzkoa)

Ikasketak non burutu zituen

Ikasketak non burutu zituen Herriko eskolan amaitu eta San Viatorreko fraideetan hasi zen ikasten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Herriko eskolan amaitu eta San Viatorreko fraideetan hasi zen ikasten.

Transkripzioa

- Herriko eskolan, zenbat urtekin edo?
- Herriko eskolan, 8 bat ... 6ttik 8ra, 6-9 ... holakon bat.
- Eta behin hori amaittutakuan, zein izaten zan hurrengo pausua edo?
- Ez, zera, gero... zerakin, frailiekin.
- Frailliekin.
- San Viatorrekuak. Urte asko maixu bateaz.
- Zeiñekin?
- Hermano Luis. Hau be, ibilitta egongo zara.
- Eta zelakua zan Hermano Luis?
- Bueno, euskalduna, hak bai euskeraz itten oskun. Bai. Eta bueno, hemengo kantuak eta, bueno, oso boz onekua, eta, bueno, gero epokia be izen zan, egon zien, ba, orduan apaizak zela gehixago zaozen, hor lehen esan douna, Don Antonio, ba, zinia zertu zabena eta, eta horreik musikuak zien, musikuak eta organistak eta, bueno, musika… musika… asko gustatzen jakonak be bai, eta asko zekixenak.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia