Antzuola (Gipuzkoa)

Amak goruetan egiten zuen

Amak goruetan egiten zuen <p>Aita eta ama kontulariak. Amak goruetan egiten zuen. Hariarekin ehuna egiten zuen. Arreoan ehunezko izarak eraman zituzten beraiek. Lihoa (linua) Durangotik ekartzen zioten, haria egiteko prestatuta. Haria egiteko, amak makina erabiltzen zuen. Ehulea Antzuolan bertan zegoen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-041-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita eta ama kontulariak. Amak goruetan egiten zuen. Hariarekin ehuna egiten zuen. Arreoan ehunezko izarak eraman zituzten beraiek. Lihoa (linua) Durangotik ekartzen zioten, haria egiteko prestatuta. Haria egiteko, amak makina erabiltzen zuen. Ehulea Antzuolan bertan zegoen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta ama be kontalarixa zan? Ipoiñak eta... Halan, gabetan, afaltzeko orduan edo, basarrixan, danak sukaldian egonda...
- A! Familixan kontu asko erabiltzen giñuan. Hola, pasadizoko kontuak, ezta? Baiña harek eitten zeban goruetan. Goruetan. Harek ez jeukanan astirik konturik esateko. Ta gu komeni berak goruetan gabien eitteko ta... Egun baten geldittu gara Modesta ta bixok, sokasaltoka eittia pentsau dou, ta ez dou, ba, bonbillia apurtu? Ta orduaintxe komeni hari akabatzia. Zeatik harek gero harixa ein ta ehuna eitten zeban. Ta emon zoskun bakutzai biña juego: azpikua ta gaiñekua zerak, izarak.
- Arriuan eruateko...
- Ehunezko izarak. Gu, bi aiztai bai ta zaharrauai be emongo zotsen.
- Ta zuk liñua ezaututa dakazu, orduan?
- E?
- Ehuna liñua izengo zan...
- Liñua? A! Bai, bai. Durangotik ta ekartzen zan, e? Hemen ez zan [...] ta Durangotik.ta ekartzen zeben liñua. Hemen, bertan ez, bertan ez zan ezautzen. Baiña goruetan eitten zebana bai.
- Eta ze ekartzen zetsen lanaria ala ya pixkat preparauta, ala...?
- Ez. Ba, zera... liñua harixa eitteko gertu-gertu. Gertu-gertu ekartzen zeben harek.
- Mataza moduan edo...
- Matazak. Hori da! Matazak moduan.
- Liñua preparauta, jota, garbittuta...
- Bai, bai, bai. Dana, garbittu ta eindda.
- Eta Durangotik ekartzen zan, e?
- Durangotik. Azken aldian Durangotik. Lehenago egongo zan akaso hemen bertan be, baiña gero Durangotik. Ta goguan daukat, neri be emon zosten, ta nire aizta gaztiauai be bai ta zaharrenai be... Guk ez giñuan kasorik ein zaharrenak ze eruan zeban, baiña biña juego emon zoskuen.
- Eta, orduan, goruetan zelan eitten zeban? Akordauko zara, ikusten zenduan eta...
- Makiniakin. Makinia zeukan, e!
- Makiñia zekan?
- Bai, makina bat zan.
- Eta, pedala edo... zelan funzionatzen zeban makiñiak?
- Makiniak, ba, hankekin. Hankekin junaz ta eskuakin segidu bihar zerai, harixai. Beti be txistua einda busti ta...
- Lotzen juateko edo...
- Bai, bai. Harixa eitteko.
- Zeuek ez ziñuen ikesi hori eitten?
- Ez. Nik hola... zeran, erakutsi ein jostan hola, zerakin, beste zerorrekin eskuetan, baiña ez. Ez. Guk ez giñuan ikasi.
- Ardatzakin edo?
- Ardatzakin. Hori da, bai. Baiña, ez, guk ez giñuan ikesi. Haura bera izan zana dana eitteko lain. Baiña asko ein zeban, e! Asko! Zeatik gure aiztiai be emongo zotsan. Guk orduan ez giñuan atenziñoia eruan, ezta, zaharrenaatik ta... Gu bixoi behiñepein, goguan daukat, zela emon zoskun. Neuk ondio markak ein notsen bixei, inizialak ipiñi ta danak. Biña...
- Ordurako, gaiñera, liñua galtzen egongo zan, ez?
- Bai, bai. Orduan ya [kasi berak] bakarrik eingo zeban ehuna ataratzen... Gero, ehuna hemen bertan eitten zeben, e?
- Hori da. Zeure amak, orduan, harixa eitten zeban eta [...] zuzenian harixa gorde, ala ehuliari eruan, ala...?
- Harixa? Ez. Zuzenian eruan eitten zeban. Ba, ze tamaiño bihar zan jakitzen zeben ta...
- Eta nora eruaten zeban? Hemen, Antzuolara?
- Hementxe, Antzuolan, [Aldamarkora]. [Aldamarko]... Gaspar baiño zaharraua zan beste bat. Bai. Bergaran lana eitten ei zeban hilaturan baten edo, ta gero, bittartetan hasi zan ta hementxe eitten zeban ehuna. Bai. Ta mantelak-eta be eitten... bueno, mantelak [...], mahai txikixa izaten zan ta harako mantelak-eta be eitten zittuan ta...
- Eta ze eitten zittuan? Hori, izarak-eta, eta gero, bordautako zeoze be bai, ala...?
- Ez, ez. Harek telia eitten zeban bakarrik. Telia. Gero norberak neurtu izarak eta [algaiñian] josi. Ez zien izaten izarak osuak, bi zatikuak; erdixan [algaiñian] josi bihar. Ta gero markau edo ein ta...
- Eta zeuk egunen baten lagunduta amari ehuliagana edo ikusitta dakazu zelan hartzen zittuan neurrixak edo...?
- Ez, ez, holakoik ez giñuan [kasoik eitten].

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia