Antzuola (Gipuzkoa)

Familia giroa

Familia giroa <p>Baserriko bizimodua. Ume asko etxean; ume-umetatik lan asko egin behar (itulan...). Abereak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-041-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserriko bizimodua. Ume asko etxean; ume-umetatik lan asko egin behar (itulan...). Abereak.

Transkripzioa

- Eta orduan umetako rekuerdorik badakazu, holan, ume-umetakorik? Basarrixan jolasian-eta asko eingo zenduen.
- Bai.
- Lana be asko...
- Lana be bai. Goizian jaikitzen giñan gu, ba, zazpi terdiak inguruan edo, eta ittulara, ganauen aurretik ibiltzen giñan. Ta gero zortzi terdietan edo, berakatz-zopia eitten zeban amak eta gaiñian esne puskatekin almortzua.
- Eta ittulan eittia gustatzen jatzun?
- Ez jakun gustatzen, baiña jun ein bihar. Segun zenekin zan! Batzuk zerauak zian, suabiauak zien, e! Ta beste batzuk, hola, maldeziñuak-eta be esaten zittuen ta harekin ez giñan halako gustora be ibiltzen. Ta, en kanbio, nere aizta hurrengo hori bera be ibiltzen zan ganauekin. Hari ikaragarri gustatzen jakon ganaua. Ta ni harekin ittulan be ibilitta nao.
- Eta ze eukitzen zenduen, ganau asko?
- Bai, ganau asko. Idixak egoten zian ta. Ta gero bost bat behi edo holaxe.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia