Antzuola (Gipuzkoa)

Erromeria San Isidro egunean

Erromeria San Isidro egunean Musika igande arratsaldeetan. Bergaratik ere jende asko joaten zen. San Isidro egunean erromeria handiak. Abadearen esanak. Deskargara joaten ziren erromeriara.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-041-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Musika igande arratsaldeetan. Bergaratik ere jende asko joaten zen. San Isidro egunean erromeria handiak. Abadearen esanak. Deskargara joaten ziren erromeriara.

Transkripzioa

- Ze egoten zan, dantzia? Ze izaten zan hemen domeka arratsaldetan?
- Bai, domeka arratsaldetan. Bergaratik-ta jende asko etortzen zan.
- Eta ze jotzen zeban hemen bandiak edo...?
- Ke ba, filarmonikan bat. Ez, gero gramolia ipini zeben. Gramolia ipini zeben.
- Eta ze etortzen zan... filarmonikia ze zan, bertakua?
- Bai, Bergarako jentia be asko etortzen zan, e! Asko etortzen zan.
- Anbientia zekazuen orduan?
- Bai. Ta gero, San Isidro egunetik aurrera, udan, frontoian egoten zan. San Isidro egunian be erromerixa ona egoten zan. Lehelengo ferixia, ganauen-ta ferixia egoten zan, ta gero erromerixia.
- Eta dantzak-eta esaten dozu pixkat zainduta. Abadiek eta zaintzen zeben dantza kontua? Neskak eta mutillak eta...
- Bai, konfesatzera juten zan guztian. Esaten baldin baziñuan dantza ein ziñuala, ba, harek etaratzen zeben eren errosarixua [...], baiña... Baiña hurrengo haxe be igual. Nik urte batzutan bai, baiña gero ez neban zertzen. Juten giñan, pentseizu, Deskargaraiño juaten giñan erromerixara. Lagun bat neukan, eta harek nobixua zeukan, ta harek nahi izeten zeban haraxe juatia.
- Nora Deskargara?
- Deskargara. Oiñez, e! Oiñez jun ta oiñez etorri. Eta aspertu giñanian, aspertu nitzanian, esan neban: "Bueno, neu ez noia, e! Ni aspertu non horrutz juten ta ni ez najoianan. Gaiñera, Don Eusebio... gaur hasarre samar konpondu non don Eusebiokin ta ez najoianan ". Ta holaxe geldittu nitzan jun barik Deskargara.
- Eta Deskargan ze egoten zan, erromerixia?
- Erromerixia. Etortzen zian, ba, Legazpittik ta... jende asko etortzen zan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia