Astigarraga (Gipuzkoa)

Dantza lotua bekatu izateari beldurrik ez

Dantza lotua bekatu izateari beldurrik ez Lehen, dantza lotua egitea bekatu zen; eta, leku batzuetan, galarazi egiten zuten, Urnietan adibidez. Baina beraiek ez zuten kasurik egiten. Nolanahi ere, Oialumen eta Astigarragan libre izaten zen dantza lotua.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-005-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen, dantza lotua egitea bekatu zen; eta, leku batzuetan, galarazi egiten zuten, Urnietan adibidez. Baina beraiek ez zuten kasurik egiten. Nolanahi ere, Oialumen eta Astigarragan libre izaten zen dantza lotua.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ordun dantzan edozein moduta ittea ta, pixkat bijilatua o ez al zan eongo?
- Bijilatua, ez. Bai, pekatua zan, ordun dana pekatua zan. Baiño ordun bazan galazi itten zuen, lekuk bazian galazten zuenak heldua: Urnieta bat, Urnieta. Ta guk ez giñon kasoik itten, munizipalak eta ibiltzen zian, ta guk "Aaaa!", guk aurrea itten genun; neskak "Bai, bai, ze nik honekin ibilli nahi det, Zergatik galazi behar dezu?", ta gogor eitten genun, ta ez ziguten ezer esaten. Bueno, esan bai, baiño kastigoik ez behintzat. Hola ibiltzen giñan. Baiña Oialumen libre izaten zan. ta Astigarragan'e bai.
Urnietan'e akaso bertako seme-alabak edo izan baldin baziñaten...
- Igual, igual, bai, igual errespeto gehiyo, ta geatu in behar, ezagunak eta gu ezezagunak giñan hara juten giñanian. Geo ezautuko giñuzten, baiño momentun behintzat ezezagunak, eta gogor itten genun, ta tira.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia