Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Hiletak: buldak eta hiletaren osteko hiru domekak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-005-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Buldak paper batzuk ziren. Paper horiek ordaindu egiten ziren eta hildakoaren kaxan sartzen ziren induljentzia lortu zezan. Hiletaren osteko hiru domeketan ogiak eraman behar izaten ziren elizara. Auzokoentzako bazkaria ematea ere ohikoa zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

«Buldak›› esaten jjakienak, papel batzuk, pageu, da ekarri. A ipini kajan sartute, ba nik estaitt selan esan. Bulak artu eitten sien, danok artzen giñusen, da estaitt, beiñ amar urtetik gorakuek, da illikueri be ba, induljentzijja andijje dekela ta illekuentzat iltten sanien ara juen da ekarri aparte, da ipini arek, eíttengirìun, olantxe. Gero urrengo domekie eitten san, da urrengo domekan, eruten sien ba, ogi txikijjek sei, ogi txikijjek sei. Arek ogi txikijjek artzen sittuen e... abadien krijjeriek da etxera erutabesan arek ogijjek, da barrido gero urrengo domekie. Iru urrengo domeka otensien iru, iru, olantxek, ba ogijjok e... krijjeriek etxera erutabesan da jentie jueten san, eusoko kuadrillie ba... urrengo domekara, da ba oixe. Beskaijje emoten dan, beskaijje, da ba batzuk e... gitxi ondala, beste batzuk e... ondo ondala, da olantxek, da emoten dabena pageu esinik, da batzuk geitxuau eran, da ba olantxik…

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia