Zarautz (Gipuzkoa)

Herritar baten kezkari buruzko anekdota

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-128-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gizon bat hil zenean, hura janzten hasi, eta arropa txikiegi zeukan. Hori konpontzeko moduarekin lasai ez, eta apaizarengana konfesatzera joan zen haren alaba. Apaizak nola lasaitu zuen kontatzen du.

Transkripzioa

Beste bat: zeak, aita-alabak bizi zian, ta aita hori oso sonatua zan kontratista eo hola, herriyan haundizki zamarra. Ta harrei’re heriotza aillatu, eta hala, hil danian, hasi dia erropak jazten, trajia jazten, ta pixka bat gizona haundiya berez, eta ez dakit, trajia’re aspalditxo indakua igual izango zan eo, kuestiyua da haunditu in zitzakon ta ezin lotu. Jesus, Jesus, atarramentua noski. Baiña baten bat izaten da, ta “hau belaxen moldatuko dezue hola”. Atzetik iriki diyoe txaketa, rast, eta aurrian lotu diyoe botoyak, ta jarri diyoe kajan dotore, ta hala bialdu due mundu hontatik. Eta alaba hua’re kezkakin, ba. Ta hortako misiyuak eo zian, ta gure zea hoi, alaba, zea hori, andre hori, jun da ta han bakizu, “...Bai, hamen bagabiltza gabiltzan mouan, zea, hara ta honea geoko gauzik pentsatu gabe, baiña, ba, han azaltzen geanian Josepetan, han izango dia alkarren aurrian, han, lotsak eta gaiñuntzekuak”. Hala, akordatu da bere aita nola bialdu zuen, ta Josepetan azaldu ber dala hamendik junda bezela... Jarri zayo buruan, eta ez dula loik ingo gure zea horrek, ez dula loik ingo, ez dula loik ingo, ta jun da konfesatzea. Hala, esan diyo: “Oso kezkatuta bizi naiz”, “Zer dezu, ba?”, ta “Ez det loik iten. Jatiai’re iya laga diyot, ta ez dakit ze atarramentu”, “Ta zer dezu, ba?”, eta “Hor nabil, misiyota junda, ta han non esaten duen hamendik junda bezela azaldu ber degula Josepetako zelaian, eta gure aitakin dakat kezka”, eta “Zer daka, ba?” eta “Hara, hau ta hau pasa zitzaigun: trajia jazten hasi giñan, ta txaketa lotu ezin. Ta atzetik iriki, ta aurrian lotuta bialdu deu; baiña oain, han azaltzen dianian hemendik junda bezela, lotzagarri azaldu ber dula. Ta hoixe daukat kezka”, ta “Aaaa! Zuen aita... ez kejatu. Hartu lasai. Zeatikan hamen’e ez zan atzea eoten zan haitakua, ta han izango dia pendizak eta pondokuak, ta bea jarriko da baztarran kontra, ta iñok ez dio igarriko”. Orduntxe lasaitu omen zan.

Egilea(k): Arantxa Mitxelena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia