Ubide (Bizkaia)

Bijiliak, barauak eta bulak

Bijiliak, barauak eta bulak <p>Abelintxuren ama oso elizkoia omen zen, baina bijilia egunetan baraurik ez zuen egiten. Okelarik ez zuten jaten etxean, baina baraurik ez zen inor egoten. Gurutzekoa eta okelakoa bulak erostera bidaltzen zuen amak Abelintxu abade-etxera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-065 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Abelintxuren ama oso elizkoia omen zen, baina bijilia egunetan baraurik ez zuen egiten. Okelarik ez zuten jaten etxean, baina baraurik ez zen inor egoten. Gurutzekoa eta okelakoa bulak erostera bidaltzen zuen amak Abelintxu abade-etxera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero, Aste Santutan, lehen komentau dogu, baia bijilixe zelan eitten zenduen?
- Bijilixe? Gure ama zan bijilixen zera terriblie. Ba kuestiñue, ba bueno, Aste Santuek. Ta Aste Santue ta ba orduen abadiok etorten zan sermolaixe be. Ta Orozkotik etorten zan bat eta ba kurutzeakaz be juten zan kanposanture ta bueno. Ta gero ba bijilixe izeten zan ba Aste Santuen hasi ta hor zerien ta okelik ez zala jan biher barikuetan ta bueno, ba gure ama beti ibilten zan bere bijilixokaz, bai, bai. “Así como” barauek be iten auezan batzuk, lehenagoko zaharrak, baia gure ama barauekaz ez zan ibilten. Ta baia bijilixekaz bai! Ta ba iten gendun ba orduen beste batzutan igual jango gendun urdaixe-edo jango gendun ba urdaixe, buzkentzak edo txoizue edo okelie. Okelie orduen erosten ez gintzezan juten, ardixena ta, orduen ta honan jaten gendun asko. Ta ba ez gendun jango ordun egunien ta kito! Besteik ezebez. Ta beste batzuk ba hango auzokuek-eta barauek-eta eiten auren, ta gure ama elizati haundixe zan, baia baraureko ez eban eukiten zera hori, ta iasta! Ta gero bulak eroste zien. Badakizu zer dien bulak?
- Gulak?
- Bulak, gulak ez.
- Ez.
- Ba gero ba erosten zien abade-etxien. Ba erosten zien bulak, bu-bu-bu bulak. Ta ba pagetan zan ordun ez dakit ba, pezeta bat bakotxa-edo, bakotxentzat, etxe bakotxentzat. Etxe bakotzeko pertsona bakotxentzat bat erosten zan. Ta bueno ba bat izeten zien okelakuek, ha izengo zan hareaz okelie, okelie jateko permisue ez dakit ba noiz eukiko zendun. Ze bijili egunien jan ez itekotan! Ez dakit ba. Bueno, izengo zan, ez izeten zan hurrien garizuma guztixen izeten zan bijilixe, ta gero barikuetara arte bestiek parkatute eukiko euezan, edo hobarik ez zan egoten eta zelan jango gendun ba? Baia bueno, izengo zan holan. Ta izengo zan barikuetan bakarrik iteko bijilixe, hori izengo zan. Ta ba bueno, erosten gendun ha, pezeta bat bakotxa bulie pagetan zan, ta juten zan abade-etxia. Ta beste batzuk egoten zien kurutzakuek, ta bide batez ha be erosi in bihe zan /bizan/ seguru! Ta nire amak bilduten osten dirue kurutzakue ta okelakue erosten, ta ez dakit ba horrek obispaure-edo bialduten auzela diruek esaten auren.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia