Ubide (Bizkaia)

Santa Ageda eta San Blas

Santa Ageda eta San Blas <p>Umetan Santa Ageda ospatzen zuten. Soldadutzarako kintoek festa handia izaten zuten egun horretan. Ipi&ntilde;aburuko Santa Agedako mezara joan zen behin. Lehen, San Blas egunean kordelak, artaburuak eta abar eramaten ziren bedeinkatzera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-067 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetan Santa Ageda ospatzen zuten. Soldadutzarako kintoek festa handia izaten zuten egun horretan. Ipiñaburuko Santa Agedako mezara joan zen behin. Lehen, San Blas egunean kordelak, artaburuak eta abar eramaten ziren bedeinkatzera.

Transkripzioa

- Eta gero, lehen komentau dozu jaixena berba eitten egon garenien Santa Agedak.
- Santa Ageda ez dot komentau, baia Santa Ageda iten da hor Ipiñaburun, hemen. A ta Santa Agedak hemen ibilte zien batzuten. Ta sobretodo mutillek. Umetan bai, neu be bai, baia gero, umetatik gero ia nausiten neskak ez zien juten ia hemen, mutillek bakarrik. Ta gero, mutillek juten zien Santa Ageda horrek soldau […]. Ta soldau jun biher dauen kintuek juten zien Santa Ageda, batu ta fiestie terriblie eiten auren hurrengo goizera arte, tabernatan egoten zien. Ta gu umetan jute gintzezan ta gero etxen baten eiten gendun tortillie edo hortoko zozer, tortilla ta, ba beste flanen bat-edo, ba hortokon bat ingo oskuen, hortokon bat ingo zan Santa Agedatan. Ta gero Santa Agedan badau hor, Ipiñaburu, badakizu non dauen Ipiñaburu? Ta hara be jun naz, baten edo jun naz hara. Santa Ageda dau han hotz bat egon zan, horti oiñez jun gintzezan hemetik basotik, ta hotz bat. Ta han Santa Agedan mezie egon zan da besteik ezebez. Santa Agedan mezie eon zan ta atzea jun de erun gendun maletie han tabernak eta badauz han Undurran ta tabernak eruan gendun maletie ta buelta, gazte-gaztetan.
- Ta San Blasak-edo?
- San Blas hemen ez da iten, ez, ez. Ba mezata, bedeinkatuten, bedeinkatuten eruten dauz ba kordelak eta lehen, oain kordelik eta ez ezebez. Ta ba karamelon batzuk-edo, galletak-edo, lehen artaburuek-eta eruten zien zerentzat, behixentzat eta oiluentzat, artaburuek.
- A bai? Baia ze, San Blas egunien?
- Bai, artaburuek erute zien. Artaburue badakizu zer dan?
- Orduen ganauentzat ta animalixentzat be bedeinkatzen zien San Blasetan?
- Baite, bai bai, artaburuek eta karameluek eta gailletan batzuk-edo.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia