Ubide (Bizkaia)

Gabonetan auzokoak etxera

Gabonetan auzokoak etxera <p>Arto zuritzen auzolanean egiten zuten. Gabonetan auzokoak etxera etortzen ziren, zerbait edan eta kantuan egitera. Elizara sartzeko oinetakoak eliza ondoan aldatzen zituzten. Bakailaoa, bisigua edo txitxarroa jaten zuten Gabonetan. Aza ere Gabonetan beti jaten zen. Txerria hil berri bazegoen txerriki onenak ere jaten ziren. Postrerako senideek Bilbotik bidalitako turroiak hartzen zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-070 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arto zuritzen auzolanean egiten zuten. Gabonetan auzokoak etxera etortzen ziren, zerbait edan eta kantuan egitera. Elizara sartzeko oinetakoak eliza ondoan aldatzen zituzten. Bakailaoa, bisigua edo txitxarroa jaten zuten Gabonetan. Aza ere Gabonetan beti jaten zen. Txerria hil berri bazegoen txerriki onenak ere jaten ziren. Postrerako senideek Bilbotik bidalitako turroiak hartzen zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ba lehen, Gabonetan- ta be ba auzokuek etorten zien etxera, hemen. Ta ba han ba eran ta kantu batzuk ein ta Gabonetan. Ta lehen han, oin urte asko hemen artorik ta be ez da erain, baia oin landak imin die ta behixek eta holan eta gehixau ta, ba artuek egoten zien bai ta artue zurituten. Badakizu zer dan artue zurituten? Ta artue zurituten auzokuek eta danak eta gero fiesta apurtxo bat in ta, ba iasta. Ta Gabonetan zera etorten zien auzokuek ta anise edo koñak edo beste gauza haundirik ez zan egongo. Hortokon batzuk eran ta kito! Holan, auzokuekaz. Ta gero handik goitik mezatara be ba lupetzak egoten zien, ta etorten zan ba zapata zaharrouekaz ta elizonduen eukiten gendun kanbixetako zapatak. Ze lupetzak egoten zien-ta. Juteko ba apur bat zapatak ta patxarasau.
- Eta Gabonetan bestela, zer eitxen zenduen etxien zeuok?
- Ba haixe jana besteik ezebez.
- Zelako jatordue izeten zan?
- Ba gure etxien izete zan beti ba makallaue ta okelie erosten ez, ba txerrixe hilgo gendun bezperetan ta solomue piper batzukez ta azak akordetan naz jaten ziela orduen Gabonetan. Ta azak ba berakatzaz erreta ta, ba gero zera bisigue be bai, baia gitxiagotan, ze bisiguek be momentuen erosi biher zien /bizien/ ta etorte zan peskaderun bat, baia iual etorko zan ta iual ez ta dana dalakue. Edo txitxarrue be bai, gozuek izete zien, ta txitxarrue gero ta makallaue. Por si acaso makallaue. Ta makallaue ta gero haxe txerrixen ba buzkentzak egon bazien be bai ta ba txorizue edo solomue edo, hoixe izingo zan.
- Eta postrie?
- Turroiek.
- Turroiek?
- Bai, turroiek jan douz, erosten ez gintzezan ibilten baia Bilbotik bialte oskusen turroiek, gure izekuek. Bai, turroiek.
- Ta bestelako postrerik ez? Intxaur saltsarik edo holan?
- Ez, gurien ez. Gero ba nire gizonai gustaten jakon ta baten berak ein auen, baia ba…

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia