Donostia (Gipuzkoa)

Dena erdaraz, eskola eta doktrina

Dena erdaraz, eskola eta doktrina Dena erdaraz, eskolan. Laborea egiten zuten arratsaldetan. Doktrina, eskolan bertan. Jaunartzea egiteko, parrokiara. Don Dionisio Ruiz. Doktrina ere erdaraz. Etxean euskaraz.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-108-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Dena erdaraz, eskolan. Laborea egiten zuten arratsaldetan. Doktrina, eskolan bertan. Jaunartzea egiteko, parrokiara. Don Dionisio Ruiz. Doktrina ere erdaraz. Etxean euskaraz.

Transkripzioa

-Eta euskeraz ezingo zenuten in…
-Batez! Batez. Ni eskolan hasi nitzanian, ez nun entenditzen… erderaz, baiño ezer ez! Baiño geo, nola-hala erdeaz ikasi genun. Nik ez dakit idazten ta letzen ta eskri… zea euskeraz, e! Gaixki iten det, e. Klao, dena erderaz, dena erdera, dena erdera in genun…
-Klaro, hori ikasi zenuten ta… nola jakingo dezu ba?
-Bai, ba. Bai.
-Eta hor, e, eskolan, asko zeundeten gelan?
-Bai, ba bastante, e. Nik ez dakit, baiño hogeita hamar eongo giñan, e. Bai.
-Eta adin beretsukuak?
-Ba, bueno... hiru-lau mailla o izaten zan. Bai, bai. Nei ez zitzaian gustatzen eskola, e.
-Ez?
-Ez. Asko faltatu nun, baiño ez zitzaian gustatzen.
-Eta kantatzen zenuten? «Cara al sol» ta...
-Bai, bai, hoik berdin-berdin, bai.
-Bai?
-Geo atsaldian iten genun, atsaldero ordubete o bi zea, eskulanak baiño trapuan. Laboria.
-A, laboria.
-Laboria euskeraz ez dakit nola esaten dan...
-Bai, laboria.
-Laboria esaten al da oain?
-Bai, ta hor e…
-Bainika ta festoiyak eta holako gauzak.
-Eta maistra horrekin ala...?
-Ez, ez, batekin.
-Dana batekin.
-Batekin, eta nik hasi ta buka horrekin in nun.
-Eta dotriña?
-Doktrina´re bai.
-Hor ikasten zenuten?
-Hor ikasten genun, bai.
-Eskolan bertan.
-Eskolan bertan. Geo, komuniyua iteko azkeneko urtian juten giñan Antiguaiño, astian bitan uste det juten giñala.
-Han, e, eliza…
-Eliza haundi harta.
-Hara?
-Beno, ordun ez zan holako haundiya. Txikiyagoa zan, baiño bai.
-Eta han ze apaiz edo… katekistak edo zer…?
-Ez, apaizak zian, apaizak, bai.
-Eta nola zun izena?
-Nekin in zunak, Don Dionisio Ruiz.
-Eta doktriña´re erderaz?
-Erderaz, bai. Dena erderaz, dena erdera. Den-den-dena erderaz!
-Etxian ez, etxian…
-Ez. Etxian euskeraz, etxian ez.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia