Arantxa Urretabizkaia Bejarano
Egia auzoa; Donostia (Gipuzkoa) (1947)
Biografia
Loiolako Txominenea etxean jaioa, hiru urte zituenean familia Egia auzora joan zen bizitzera. Guraso biak donostiarrak zituen, aita Egiakoa eta ama Parte Zaharrekoa. Amak Nerecan dendan egiten zuen lana, saltzaile gisa, eta aita itsasontzien administratzailea zen; Saseta batailoiko komisario politikoa izan zen gerra garaian. Hiru senide ziren, bi neska eta mutila. Neskak Villa Toledon ibili ziren mojetan, Egian, eta ondoren Sagrada Familian. Idazkari lanak egiteko trebatuta, Arantxa 16 urterekin hasi zen lanean. Ikasten jarraitu zuen, hala ere: bere kontura egin zituen Batxilergoa, eta baita Geografia eta Historia karrera ere. Kazetari eta idazle ezaguna da, hainbat lanen egilea; "Zergatik Panpox" (1979), besteak beste. Umetako eta gaztetxotako kontuez gainera, 60ko eta 70eko hamarkadetako hainbat kontu aipatu ditu: Lur argitaletxea, Egin egunkaria, euskara batua, kultur giroa...
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-142 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
DON-143 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
DON-191 | 2020 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute