Donostia (Gipuzkoa)

H-zalea izateagatik, Egiako ikastolan lana ukatu

H-zalea izateagatik, Egiako ikastolan lana ukatu Euskara batuaz harro dago. H-aren kontua oso mingarria izan zen. Ospitalea utzi zuen, Egiako ikastolan lan egiteko andereño gisa. Ikasturtea hasi aurretik deitu, eta esan zioten ezin zuela han lan egin, h-zalea zelako. Epaiketara eraman zituen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-142-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Euskara batuaz harro dago. H-aren kontua oso mingarria izan zen. Ospitalea utzi zuen, Egiako ikastolan lan egiteko andereño gisa. Ikasturtea hasi aurretik deitu, eta esan zioten ezin zuela han lan egin, h-zalea zelako. Epaiketara eraman zituen.

Transkripzioa

- Ta orain uste det nere belaunaldiak egin duen gauzarik haundina euskeraren batasuna izan dala. Eta uste det gaiñera mendetan ez dula euskarak holako aurrerapausorik eman. Harro nago gerra hartaz, gerra bat izan zan ta.
- Mingarria ere izan zan.
- Izugarri, izan zan izugarri mingarria. Izan zan neretzat gaiñera... Nik utzi nun ospitala ba hurbiltzeko gehiago kultur zeratara. Eta orduan erabaki nuen ba ikastola batian lan egingo nula andereño gisa. Ez neukan oaindikan lizenziatura, baiñon orduan gauza hoiek ez zuten garrantzi haundirik. Eta hasi behar nuen lanian gure auzoko ikastolan, Egiako ikastolan kontratatu ninduten; egon nintzan Bartzelonan ikastaro bat egiten haur txikiak eta ez dakit zer, lagunak nitun andereñoak barra-barra inguruan... "En fin", ni sentitzen nintzan prestatua. Eta kursoa hasi baiñon hamabost egun lehenago edo deitu ziaten juntakoak eta hantxe jun nintzan lasai asko; ezautzen nitun danak, auzokoak zialako, sagardotegikoa, nere txikitako lagun bat... Ta orduan esan ziaten nik ezin nuela han lan egin, zeatikan ni h-zalea nintzala eta h-zaleak espaiñolistak zirala ta ikastola hartan espaiñolistarik ez zala sartuko, ta bota ninduten, eta gelditu nintzan lanik gabe. Eta esan dizudan bezela, lana ez zan neretzat apainketa bat. Lana neretzat ezinbesteko gauza bat zan: juxtu momentu hortan jun nintzan bizitzera, bizi nintzan amarekin ta hor momentu hortan lagun batekin, Maite Berzosarekin, oaindikan lagun daukat. Jun giñan Errenderira biyok pixu bat hartuta bizitzera, eta nik amari pasatzen nion hainbeste laguntzeko, bere soldata ez zan nahiko etxean. Oseake, nik soldatakin mantendu behar nun nere burua eta lagundu behar nion amari anaiak ikasketak bukatu arte; ta etxeko izeba jostuna zan ta nahi dezun guztiya, baiñon ez zeukan jubilaziorikan, bakarrikan zeukan lehen ematen zituzten lau xox "no contributivas" edo... "O sea que" ni lanik gabe gelditzea desastre haundiya zan neretzat, baiñon hala gertatu zan ta leporatu ziaten liburu bat itzuli izana: "Euskal berdintasuna" deitzen da, Alfonso Otazuk idatzi zun liburu bat, historia liburu bat holako lodia demostratuz ez zala egiya euskaldunok beti berdiñak izan geala, klaserik ez zegola gure artean, eta demostratuz nola erdi arotik hona ba desberdintasun ekonomikoak egon diran. Ta liburu hura ba nik laburtu nun beste [...], ta orduan izenpetu nun egokitzaille bezela, banekin, nik ez nekin hori idazteko nahiko historia. Eta orduan esan nien "irakurri dezute?", ta esan ziaten "ez, baiñon ikusi bai, eta h-z josia dago". Eta fuera. Eta momentu hartan gertatu zan hori dozena erdi bat lekutan Gipuzkoa osoan. Eta orduan sortu zan mugimendu antzeko bat eta erabaki zan juiziora jun behar gendula, ta salatu behar gendula. Ta jun giñan juiziora, eta nere kasuan defenditu nindun Miguel Castelsek, oaindikan abokatu bezela lan egiten du. Ez nindun defenditu zergatikan ez zun hartu ezta lana irakurtzeko, molestiya, baiño zan lehenengo aldiya ni juizio batean negona. Eta hantxe aldamenian sagardotegikoa, ta Andresito, ta bestia... Ta haiek esan zuten, utzi ninduten K.O. Haiyek esan zuten ez nindutela bota, kursoa hasi zala ta ez nintzala azaldu, eta a ze faena egin nien, korrika ta presaka beste bat billatu behar izana. Eta gelditu nintzan... Castelsek ez zun jakin nola... Nik esaten nun "no es verdad, no es verdad", baiño ez neukan lekukorik bota nindutenean.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia