Arrasate (Gipuzkoa)

Erdara ikastearen garrantzia

Erdara ikastearen garrantzia <p>Erdaraz ikastea garrantzitsua zen gurasoentzat; baina euskara asko maite zuten. Aita Arabara joan zen gaztetan erdara ikastera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-012-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Erdaraz ikastea garrantzitsua zen gurasoentzat; baina euskara asko maite zuten. Aita Arabara joan zen gaztetan erdara ikastera.

Transkripzioa

-Orduan inportantie izaten zan ez, erderie ikastia eta?
-Bai oso inportantie.
-Gurasuendako be inportantie izango zan ez? umiek…
-Gurasuk baserrittarrak eta torpe samarrak zien. Baiñe nik esan dotena, ama kalien hasitte euen ta erderaz ondo ekixen. Baie ume askok ez ekixien amak eta ez zotsien eitten erderaik eta. Eta asko gehixa kostetan jakuen harei erderaz ikestie. Eta hor baserri goixen bizi zienak eta be bai “mas torpes” ikesteko erderaz. Sekule entzun ez bozu. Zuk alemana ta moduen, zuk sekule entzun ez bozu ez dozu ikesiko, baiñe entzun bozu ta bai.
-Orduan gurasuak eta nahi izaten zeben erderaz ikastia umiak eta?
-Bai, baiñe euskara maitte izeten zan e! Euskeri be e! Euskerie be asko gustetan jakun. Erderie be bai, ikestie bai. Hareik baekixien erderiek be hemendik kanpora falta eitten euela ta.
-Erderia eskolan ikastia eta etxian euskeraz, ez?
-Euskeraz bai, etxien euskeraz.
-Esaten dozunian euskeria asko maitxe zala ta, zegaitxik edo, zuk ikusten zenuan? Igartzen zenuan etxian?
-Etxian beti euskeraz. Etorten bazan kanpotik bat edo bat, parienten bat edo baten- bat edo ez ekixena euskeraz ba harekin erderaz ta eitten gauen. Hor Donostin ta bageunken familixie ta. Baiña bestelan etxien euskeraz betik.
-Hemen inguruen eta jentia edo gaztiak eta joaten zian Arabara erderia ikastera?
-Gure aittek esaten euen bera juenda euela. Bai, bestela asko ez e! Ez zan joaten. Baiña aittek esaten euen: “gu Arabara bialdu ginttuen”. Zera, erderaz ikesten. Han zela ez zan eitten euskeraz. Ta oin Araban eitten da euskeraz e!

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia