Donostia (Gipuzkoa)

Mojetan, abesti frankistak; diziplina

Mojetan, abesti frankistak; diziplina <p>Sagrada Familia ikastetxeko kontuak: mojekin formazioan abesti frankistak abesten zituzten. <em>Cara al Sol</em>. Ordurako bazekiten beraiek ez zirela haietakoak. Diziplina ez zen oso zorrotza, baina ondo portatzen zenari "ohorezko banda" ematen zioten sari moduan. Zigor gogorrik ez.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-142-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sagrada Familia ikastetxeko kontuak: mojekin formazioan abesti frankistak abesten zituzten. Cara al Sol. Ordurako bazekiten beraiek ez zirela haietakoak. Diziplina ez zen oso zorrotza, baina ondo portatzen zenari "ohorezko banda" ematen zioten sari moduan. Zigor gogorrik ez.

Transkripzioa

- Orduan gaiñera eskola hartan aillatzen giñan goizean ta formatu egiten genun patiyuan, esaten zan, baiño ez zan patiyua, esan nahi det, estalia zan, zan beheko zera bat. Batzutan aillatzen giñanian, gure monjak ziran, zuk ez dituzu ezta ezautuko baiñon ikusten dira argazkitan, zeramakiten zera almidoantu txuri bat izugarriya. Eta goizez xamar aillatzen bagiñan, hantxe egoten ziran monjak almidoiakin plantxatzen bere... Gero formatzen genun eta kantatzen genitun abesti frankistak: superiora jartzen zan eskailleretan gora eta hantxen kantatzen genitun danak eskolan hasi baiño lehen. Ta hor hasi giñan nola-hala letrak formatzen ta... "En fin", baiñon bai: "montañas nevadas, banderas al viento, hasta las montañas que encienden mi ser". Dakizkit oraindikan buruz; "cara al sol" eta kantatzen genitun. Baiñon guk ordurako bagenekin gu ez giñala hoietakoak.
- Ta diziplina oso haundiya zan eskola horretan?
- Ez, ez zan eskola nahiko dotorea diziplina handiya izateko, jende xumea zebillen han eta klaseak... Bai, bazan diziplina, ta adibidez nik beti izan det arazo hori: ni beti izan naiz azkarra baiñan pittin bat lotsagabea ere bai. Ta orduan gu eskola hortan ematen zian urtero bi sari: bat zan "la banda de honor" eta bestia zan "la banda de aplicación". Eta nik "la de aplicación" urtez urte lortzen nun, baiñon "la de honor" ez, zeatikan pittin bat bihurriya nitzan, ez nintzan ba beraiek nahi bezain otzana. Baiñon ez zan oso hola dikiplina exajeratua; jo ez naute sekula santan jo, ez eskola batian ez bestean.
- Hori beste eskola batzutan nahiko ohikoa...
- Bai, bai, guri ez, nik gogoan daukadanik ez. Zigortu bai, baiño zigorrak izaten zian, ba neri beti ba berriketan harrapatzen nindutelako edo, ta orduan esaten ziaten "no hablaré en clase, hay que escribir no hablaré en clase cien veces" eta geo "o quinientas veces, o mil veces". Eta orduan "no hablaré en clase, no hablaré en clase, no hablaré en clase...", " ¡para mañana!", "no hablaré en clase...", bidean ere korrika egin eta paretian jarri "no hablaré en clase, no hablaré en clase...", "zenbat daramat? daramat berrogei", "no hablaré, no no no no hablaré hablaré hablaré...", era guztitakoan ba, ez dakit, nobedade pixkat sartzeko kontuari: hamarna, hamarna, hola kolumnatan... Baiñon jo ta horrelakoak ez. Ez, guk ez.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia