Getxo (Bizkaia)

Maritxu teiletako

IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GTX-005-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Hagina jausitakoan, teilatura botatzen zen eta kantatu egiten zuten, bota baino arinago. "Maritxu tailetako gona gorridune, hautsi hagin zaharra ta ekarri barrie" kanta abesten zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua

Transkripzioa

- Eta gero hagiñek bere jausi iten jakuzen, ze persone makineri lengok eta oingok ez da kanbie ezer.
Genero asko kanbie da, baia hori bardin da, ta ja ja jausi iten zien hagiñek. Eta hemendik nik ikusten dot hemen amamak-eta holan esaten: “Ene, sí porque le han puesto... sí, el ratoncito Perez debajo de la almohada” ta ez dakit /ezdait/ zer. Guk hori ez gendun euki. Baia geuk be euki gendun, e! Geuk bere euki gendun. Jausten jakuzenen hagiñek, tailleture botaten zan hagiñe, tailleture botaten zan hagiñe, eta hari tailleture bota baiño lelao, kanta eiten zan.
- A bai?
- Bai, bai, kanta iten... bai, bai, [kanta iten zen]: “Maritxu tailletako gona gorridune hautsi hagin zaharra ta ekarri barrie”. Esate... bai. Eta botaten oskuzen aittek edo amak, ze, bai hagiñe, ze klaro, ze tailleture botaten zan... ber zan lez, ba, beti izeten zan laba ganera, ze baserri duztik eukiten euren /eukiteuren/ artaburuk igertuteko labe ondon. Eta [ha bajutxu] egoten zan lez, hara botaten zan hagiñe. Eta esaten: "Ta noz urtengo dau ba?" ta " Ba ez dakit [zein beste] egun lo ein ta urtengo dotsue /urtengotzue/", esaten daure. Baia gero ahaztu eiten zan eta hagiñek urten iten euen /iteun/. Baia guri ez oskuen /ezkuen/ imiten almuadan azpin ezer, e? Ez, ez, ez, ez, ez, ez.
- Baina polita, ez?
- Bai, guri ez oskuen /ezkuen/ ezer emoten, [azpiñen] azpin ez oskuen emoten ezer.

Egilea(k): Jose Libano

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia