Aita gurdizaina, ama eta biak soroan
IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GTX-005-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: IRALEren Bizkaiera Bilduma
- Elkarrizketatzailea(k): Amaia Aginaga Galdos - Luis Manuel Diez Ramirez - Karlos Perez Calleja - Mertxe Zabala Mardaras
- Data: 1992(e)ko urriaren 07a
- Iraupena: 0:01:31
- Erref: GTX-005/007
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua
Transkripzioa
- Ta aita non egiten eban ba biharra?
- Nere aitte izen zan karreteru, eta nire aittek egiten euen /eiteun/, Arrigunako hondartzati ataraten euen /atarateun/ harea obratara. Ze esango dotsut ta? Oin ha kamioiakaz ibilten zan modun, ordun idikez ta gurdiez ibilten zan. Eta amak eta nik solon. Bai. Eta, ademas, baserri gehienak andrak eta umek eroten eurezen e!, ze gizonak batabatena in behar euren zeozer, ze haraz ezin bizi zan, haraz ezin bizi zan baserrikoaz inposible izen zan bizite. Ez zan bizi izan haraz.
- Ta gero esneaz bere ibiltzen……
- Bai, bai, denporan, ezkondu arte ibili nintzen ni esneaz. Bai, ezkondu arte ni ibili nintzen esneaz, eta gero hasi zan ama esneaz. Eta ni lotzen nintzen etxen, ze nik iten [nenun] etxeko eta kanpoko amak baino fazillao, eta horreitik. Eta gero, ba, kendu ein genun ha baie bere eta.
- Eta esnea non? Ze lekutan sald…?
- Algortan! Bai, bai, bezerok euki genduzen, etxek, etxek hartute, ta ya esta. Baina ni hasi nintzena esne saltzen, kuartillu bet erreal bat. Baaai, kuartillu bet erreal bat. Ta ezetuten gendun ba Algorta dusti. Nik oin bere jente... zer esango dotsut /zesangotsut/? Oingo jente gazte ez dot ezetuten, baia [inon llobe dan] ta holan ba asko, asko, askonak dakidez ordureko, bai, orduko. Bai, askonak dakidez, bai.
Egilea(k): libanoaristegi@joxe







Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!