Donostia (Gipuzkoa)

Kalean eta ikasgelan euskararik ez

Kalean eta ikasgelan euskararik ez <p>Sokasaltoan bi erritmo zeuden: "a bikos", bi buelta. Kalean euskararik ez zen entzuten. Eskolara bidean, behin baino gehiagotan gertatu zitzaien euskaraz hitz egiten joan eta norbaitek "eutsi, eutsi" esatea. Ez zuten jakiten ikaskideak euskaldunak ziren ala ez; Arantxa Gurmendiren ahizparekin gertatu zitzaien hori.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sokasaltoan bi erritmo zeuden: "a bikos", bi buelta. Kalean euskararik ez zen entzuten. Eskolara bidean, behin baino gehiagotan gertatu zitzaien euskaraz hitz egiten joan eta norbaitek "eutsi, eutsi" esatea. Ez zuten jakiten ikaskideak euskaldunak ziren ala ez; Arantxa Gurmendiren ahizparekin gertatu zitzaien hori.

Transkripzioa

- Hitz batzuk... osea sokasoltuan ibiltzen giñanian... zeuden bi ritmo; bat matsua eta bestia zan "a bikos". Eta bikos zan bi soka, salto haundiyagoa. "Jugamos a bikos" esanten gendun.
- Eta bestela kalian euskeraz ez zan entzuten?
- Ez. Ez zan /etzan/ entzuten. Ahipari ta biyoi gertatu zaigu, ta biyok daukagu hau finkatua dexente... Noski, etxetikan beste eskolara, Sagrada Familiara, beti bide bera egiten genun. Eta goizetan, gu sartzen giñan beatzitan eta ama ere abenidan beatzitan sartzen zan. Ta orduan, iten genun alkarrekin Buen Pastorreraiño. Buen Pastorrean amak bere lanera eta guk Buen Pastorreko atzealdetik Urdaneta kalera. Ta hor, gertatu zaigu behin baiño gehiagotan biyok euskeraz hitz eiten jun, eta jendeak gauzak esan baiñon alde.
- Alde?
- Alde. "Eutsi, eutsi!" ta hola. Ta gero, juten giñan etxera ta esaten genun "gizon baten esan digu eutsi...". Iruitzen zitzaien rarua. Ta bigarren eskola hontan, lehenengoan ere bai zer esanik ez, baiñon gertatu izan zait eskolakide bat auki aldamenean eta jakin ez hura euskalduna zenik gerora beste nunbaitetan topo egin arte. Eta harek ere ez jakin gu euskaldunak giñenik.
- Arantxa Gurmendik komentatu zidan... ez dakit...
- Arantxa Gurmendiren ahizpakin gertatu zitzaigun guri. Jakin ez... Arantxa Gurmendi ni baiñon urtebete zaharragoa da. Zegon nere lehengusu batekin klasean, Korokin. Eta gu geunde bere ahizparekin. Eta jakin ez euskaldunak giñenik.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia