Zumarraga (Gipuzkoa)

Tindatutako soinekoaz komunioa

Tindatutako soinekoaz komunioa <p>Auzoko batena izandako soinekoa tindatu eta hura izan zen Justinaren komunioko jantzia. Bere ahizpek ere egun berean egin zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZMG-030-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Auzoko batena izandako soinekoa tindatu eta hura izan zen Justinaren komunioko jantzia. Bere ahizpek ere egun berean egin zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta komunioa nola izaten zan? Ze ein behar izaten zenduen komunioko egunen?
- Komunioko egunen? Nik esango dizut, nere ahizpak soiñeko berriya ein zon, ein zioen, zuriya gaiñea, oso soiñeko elegantia. Apaiz ein zan hemengo auzoko bat egun hartan. Apaiz meza berriya eman zon. Entenditzen dezu? Eta ordun ein zeen komunioa nere ahizpak eta beste… apaizan illoba batek ein zeen /eintzeen/ komunioa.
- Bi lagunek?
- Bai. Ta bi mutil. Lau bakarrik. Bai. Eta ein zioen hari soiñeko bat atzen lazuakin ta kriston soiñeko elegantia. Horitxe. Dana zuri jantzi ber zan, apaizak meza berriya eman behar zon ta… bueno. Ba nik hura tintau zien eta harekin ein non komunioa. Urdin illuna tintau zuri zana ta neretzako soiñekoa hura izen zan. Ta hoixe. Komunioa jun ta komunioa ein. Guk ein gendun komunioa Gregori, ni… ez naiz akordatzen zenbat lagunek ein gendun, baiña gu´re zaharren antxekok giñen. Esaten dizut, ume asko zeon, baiña gu giñen pixkat zaharren antxekok. Entenditzen dezu? Ta ein izango gendun guk lau lagun o ez dakit sei giñen, komunioa, ez naiz akordatzen ondo. Baiña, komunioa, jun ta apaizak jauna eman eta ezer ez besteik, kitto. Ez behintzet oain bezelako banketeik eta besteik!
- Eta komunioko egunen gurutzen bat o zeozer jartzen zizuen? Medallan bat o zeoze eo…?
- Ez.
- Zuentzako gauza haundie izango zan komunioa eittea, ezta?
- Bueno… bai. Ez dakit, neska eitten zala-ta jarduten zeen berriketan, baiño… ez zon ezertako balio harek nere ustez. Eta gero haundiya, ba, haundiya ein gendun… nik hamaika urtekin ein non haundiya. Eta ordun´e, jakiña, txikiya ein gendunak haundiya in gendun batea.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia