Zumarraga (Gipuzkoa)

'Xabiertxo', euskarazko liburu mitikoa

'Xabiertxo', euskarazko liburu mitikoa <p>Eskolan dena erdaraz. Tutik ez zuten ulertzen. <em>Xabiertxo</em> liburua zuten etxean baina ezin zen eskolara eraman. Biderketa taula buruz ikasi zuten. <em>Xabiertxo</em>&nbsp;liburu oso polita zen. <em>Lazkao Txiki</em>k teilatuan gordeta izan omen zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZMG-030-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolan dena erdaraz. Tutik ez zuten ulertzen. Xabiertxo liburua zuten etxean baina ezin zen eskolara eraman. Biderketa taula buruz ikasi zuten. Xabiertxo liburu oso polita zen. Lazkao Txikik teilatuan gordeta izan omen zuen.

Transkripzioa

- Ordun erderaz ikasten zenduen…
- Erderaz.
- Eta euskeraz ein ezkeo, kastiguik bai?
- Ez, ez, ez. Baiña ez gendukan liburuik. Liburua nik euki non liburua `Xabiertxo´esaten zien liburu txiki bat. Katona o esaten giñon. Baiño haura etxen euki ber, haura ez zeon eskolaa eskartzeik!
- Zeatik?
- A! Ez dakit. Guk euskeraz ezer ez gendun… Leittu dana erderaz. Tutik ez gendun entenditzen ze esaten gendun, ezta arrastoik´e! Kontuk etaa erderaz. Tablia ikixi gendun guk earki. Hura kantau in ber izeten zan eskolia bukatzen zanen. Kantatzen gendun “dos por uno, dos” o hola hasten giñen ta tabla guztiya. Hori ikixi gendun ondo, e? Baiña osten…
- Eta `Xabiertxo´liburua zuri zenek eman zizun?
- Etxen zeon.
- Lehendik?
- Nere anaia ganau earra hunan, ba! Harek zuzentzen zittun!
- Zure anaiek zeuken liburue?
- Bai.
- Ta liburu hoi zer zan doktriñako liburua o…?
- Ez, beste… `Xabiertxo´ esaten do, ba,… zuk ez dezu aittu behiñ´e Lazkao Txikin istorittan? Haak´e esaten do taillatun gordeta euki zola, e?
- `Xabiertxo´. Eta ze, ze…?
- Ba, katona esaten giñon guk. Liburu bat zan, holako liburu koxkor bat. Eta nik hura leitzen non buruz´e bai.
- Baiño ze gai o zer zeuzken harek?
- Nik ze esango dizut… ume kontuk.
- Ipuiak o…?
- Bai, bai, ipui batzuk zeuzkan. Baiña politta zan, aizu! Baiña galdu zan, arrastoik ez.
- Ta zuri etxen aurretik batenbatek irakurtzen-ta erakutsi zizun?
- Bai! Bai, bai, bai, bai, batenbatek beti erakutsi ziun zeoze leitzen eo. Badakizu. Baiño ez genekiun… erderaz nik esan dizut tutik ez gendun entenditzen, ze esaten gendun arrastoik ez eta dana erderaz in behar dana. Kontuk-eta erderaz, irakurri o leittu erderaz. Lehen “leittu” esaten giñon. Leittu erderaz dan, eskribittu erderaz. Zer genekiun guk?

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia