Zumarraga (Gipuzkoa)

Behorraren gainean obispoa

Behorraren gainean obispoa <p>Bi urte zituela konfirmatu zuten (Sendotzako sakramentua). Orduan ez zen errepiderik Aginagara eta behorraren gainean etorri zen gotzaia. Martirieta auzotik eta beste leku batzuetatik ere etorri zen jendea konfirmatzera. Duela 54 urte egin zen errepidea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZMG-030-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bi urte zituela konfirmatu zuten (Sendotzako sakramentua). Orduan ez zen errepiderik Aginagara eta behorraren gainean etorri zen gotzaia. Martirieta auzotik eta beste leku batzuetatik ere etorri zen jendea konfirmatzera. Duela 54 urte egin zen errepidea.

Transkripzioa

- Konfirmazioa, berriz, nik bi urte neuzkala lepon eaman omen ninduen. Ni ez naiz akordatzen. Bai, hori esaten zeen. Lehen edozein moduz konfirmatzen zeen, zeati ume txikik eamaten zituen konfirmatzea. Oin ez, oin hemezortzi urte o behar dittuzu /behaittuzu/.
- Eta lehen txikik.
- Bai. Bai, bai, jaiota baldin bazenden, hartu ta eamaten zizuen ta.. Obispoa etortzen zanen, e? Obispoa etorri zan, ni akordatzen naiz nola etorri zan obispoa ta kriston koroia ipini zien han. Behorran gaiñen etorri zan, ez zeon kamiñoik arten.
- Behorran gaiñen etorri zan obispoa?
- Obispoa, bai. Eta Abendañon… hemendi Abendañora jun behar dezu Etxetxikira juteko ta han ipini zien ataian lorakin koroia, dotoria, gaiñea. Hori akordatzen naiz , nola etorri zan zea. Baiña ni orduako zea einda neon. Martittatik-eta jendia etorri zan, hor, Martitta auzoti etorri zan jendia asko konfirmatzea, e? Zeati, jakiña, lehen oiñez etorri behar zan, o nunbaitten ekarri behar zizuen, zaldin baten gaiñen eo nunbaitten. Ez zeon ez kamiñoik, ez kotxeik… ezer ez. Eta oin dala berrogeta hamasei bat urte ein zeen kamiñoa. Ez. Berrogeta hamalau urte kamiñoa ein zan Agiñara. Hona, e? Kamiño hau ein zan oin dala berrogeta hamalau urte. Lehenao ez zeon kamiñoik! Osea, bide zaharretan ibili behar zan.
- Nundik bueltan ibiltzen ziñeten?
- Ba gu, lehen esan dizudan Abendaño hortati behera, Izukitza, [Agiñeta] hor behian dao zea, apeadero txiki bat, hara ertetzen gendun kamiñoa. Ta gero kamiñoan zihar… oiñez. Oiñez! Ordubeteko biden, oiñez. Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia