Aginagako baserriak Azkoititik Zumarragara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZMG-030-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Zumakorta mendia esaten diote auzoa bereizten duenari. Garai batean auzoko baserri gehienak Azkoitikoak ziren, baina badira urte batzuk denak Zumarragara aldatu zirela.
- Proiektua: Urretxu eta Zumarragako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2011(e)ko urtarrilaren 12a
- Iraupena: 0:02:16
- Erref: ZMG-030/003
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- Lehen esan dezu, mendiz haruzti ta mendiz honuzti zeren baserrik. Ze mendik banatzen dittu?
- Bai, eske mendik, ba, gure basarriti, Etxetxikiti, hola mendi bat dao eta haren atzekalden dare hiru basarri. Eta harek… “mendiz atzekok” esaten dieu beti.
- Ze mendik banatzen dittu? Ze izen du mendi horrek?
- Bueno, guk esaten diou “Zumorretako” mendiya o…
- Nola?
- Zumakortako mendiya, zeati Zumakorta Etxetxikiti gora bi basarriko etxia da eta handi gora dao mendi hori. Osea… Guk beste…
- Eta Agiñako etxe danak Zumarragaa…?
- Ez, ez, oin arte ez. Oin bai, e? Baiña lehen zeren: gure etxia, Zumakorta biyek eta Txerrengua zan mendiz haruzti zeona, bat. Eta bi Azkoitikoak zian. Hiru basarri zeren mendiz atzetik.
- Zein zian Azkoitikok?
- Ba, Mandabitta ta Arkidi. Eta hemendikok zian, Abendañoti hasten zan, Abendaño… Agiña dana Azkoiti. Hau dana Azkoitiko partia zan. Ta gero, oin dala zenbat urte ez dakit, ez naiz akordatzen, baiña urte batzuk badia aldau giñela Zumarragaa danok, e. Zumarragak hartu zon hau, barrioa dana Zumarragak hartu zon.
- Aurretik Azkoiti, ordun.
- Aurreti Azkoitia, baiña gu ez, e? Gu beti Zumarragakok. Nik esaten diet beti Zumarragakok izan geala gu. Jaio Zumarragako parten, bautizau Azkoitiko parten… eske xelebre xamarra.
- Garai baten izaten zien auzok bitan banatzen zienak.
- Bai, bai, hemen´e hala zian, bitta banatzen zian. Auzua bitta banauta zeon. Pentsau, Abendañoti… hemendi harutz goazela, Abendaño. Handi gure etxera dao, ba, bost miñutuko bidia. Eta guria zan Zumarraga eta bestia zan Azkoiti. Baiña errekek erabaitzen zon, e? Errekez honuzti Azkoitikua zan eta haruzti Zumarragakoa.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!