Ama Birjinaren koroazioa eta zilarrezko ezteiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-057-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Xabier Azkue Ibarbia - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko irailaren 29a
- Iraupena: 0:04:00
- Erref: ZUM-057/015
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eliza giroko ospakizunak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak
Transkripzioa
- Oain ez da hainbesteko zea izaten. Andre Mariko eguna ta iraillan zortziyan izaten da, ezta?
- Bai.
- Baiña leheno festa gehio izaten zan.
- Askoz ere, bai.
- Nola izaten zan leheno? Ze ospakizun edo? Egun horretan ze izaten zan?
- Bueno, egun horretan hobena Andre Maidxan ta geo meza. Oain bezela meza-ta bai. Baiña bere zeak eta izatia… Konparazidxo batea, ze esango dizut, ba, bodas de oro, bodas de plata in giñuzenian lelengo hamaika… Karriatu gendun Foronda, zea, batzuek, mutillak Forondan ebakitzen arbustua ta gu karruakin karriatzen, ta geo girnaldakin-ta kale danak zeatu giñuzen. Osea ke, zubi txikiko obispua zetorrela, ta obispotikan dan-dan-danak segi, girnaldak iten. Ez dakit zeiñek ematen zigun dirua soka erosteko! Sokak ta itxe danetan mariñelen… loridxa. Baiña geo zea, bitzeko, ez dakit nundikan inguratzen gendun. Inguratzen gendun behiñik behin eta…
- Eta hori noiz izango da?
- Bodas de plata ama birjiña bajatu ta orduan […] iten zan, Parrokira ekartzen zan Ama Birjiñ. Ta Parrokidxan iten zian pestak.
- Ta zerren bodas de plata zan, ordia?
- De la coronación.
- Koronaziyua?
- Bai.
- Ta hori noiz, noiz izan zan?
- Koronazidxua el año treinta izan zan, hamentxen, plazan.
- Zu ez zea gogoratuko?
- A! Nolako soiñekua nekan´e bai! Rosa, estreiñatu nun soiñekua ederra in zien nei.
- Bost-sei urte izango zenitun…
- Bai, baiña…
- Akordatzen zea!
- Bai, akordatzen naiz, ba, nolako soiñekua… Más… Ni baiño´re aberatso ez zeon iñorre orduan!
- Pozik.
- Pozikan. Ta geo hamen jarri zuen, tribuna jarri zuen gaiñea, hamen, lehengo plaza hartan.
- Bai.
- Ta jendia komentuko horretatik eskaillera ta dan-dan-dana… Orduan festa haundidxa zan, ta! Koronazidxua. Ta geo berriz´e atzea repetitu zan zean, bodas de plata. Ta geo orokoa´re tokatu… Nei danak tokatu zazkit! Koronazidxua. Koronazidxuan lanik ez nun in, umia nitxan ta. Baiña bodas de plata, de oro… Eta geo diamanten ezer ez, meza bat bakarra bakarrik in zuen. Hau den pena! Halako, hainbeste lan in giñenan bodas de oroako ta…
- Eta, koronaziyuan eguna gogoratzen dezu?
- Ederra! Bai, ya lo creo!
- Obispua o etorriko zan, o…
- Bi´re!
- Bi, e?
- Bai. Don Mateo Mujika ta Pildain. Eta geo, zenbat apaiza etorri zian! Jesus! Asko! Erretratuak badazkat gordeta.
- Eta zer in zan? Ama Birjiña jeitsi?
- Ama Birjiña jatsi. Ta geo beste bat, beste festa bat ere izan zan, maiatzan hogeita hiruan izan zan, de zea, Gipuzkoa guztiko, Ascensión de… Hijas de Marían o, ez dakit zer zan. Hotela Amaia? Hotel Amaian orduan banderan danak… Hotel Amaia zea haundidxa zan ta han jarri zituen. Ta Ama Birjiña eon zan behian. Hara ekarri zan berriz.
- Hori gero?
- Hori gero, gero, bai.
- Eta bodas de plata hori?
- O! Bodas de plata…
- Hor kaliak eta apaindu zian?
- Danak! Danak apaindu giñuzen, berriz ere segi girnaldak iten!
- Eta jeitsi in zan?
- Jetsi, jetsi.
- Prozesiyuan, o?
- Prozesidxuan. Ta bajatu behar izaten zuen aiuntamentoko… aiuntamentua zeatzen zuenak: Natalio ta Remigio ta… orduan zein zian? Bueno, aiuntamientua, korporazidxua zeatzen zuna, haidxek bajatu behar zuen Ama Birjiña. Haidxek zian zeak, obligazidxua zekenak.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!