Zumaia (Gipuzkoa)

Aita tifusarekin gaixotuta

Aita tifusarekin gaixotuta Aita tifusarekin hil zitzaion. Marinel batek bi ostra ekarri eta aitak gordinik jan zituen. Itxuraz, txarrak zeuden eta tifusa harrapatu zuen. Orduko gaixotasunak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-022-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aita tifusarekin hil zitzaion. Marinel batek bi ostra ekarri eta aitak gordinik jan zituen. Itxuraz, txarrak zeuden eta tifusa harrapatu zuen. Orduko gaixotasunak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hoixen, ba, gaitzan zea, esto, tifusekin hil zan.
- Bai, e?
- Bai! Ostra bat, maiñel batek ekarri zion etorri zanian. Bi ostra eman omen zixkon, gure amak kontatzen zun. Bi ostra eman eta bat beak gordiñik jan, eta bestia, zeak, amak txapan erre eta seme zaharrenak, nere anaia zaharraua zan, ni hirugarrena, zaharrenak, harei eman jateko ta hark ezer ez. Ta aittak zea harrapatu.
- Tifusa harrapatu.
- Tifusa harrapatu. Nunbait txarra zeon, ta... tifusa harrapatu zun. Ta geo…
- Orduan tifusa ta holakuak asko izaten zian?
- Bai.
- Tuberkulosisa ta…
- Tuberkulosis’e bai, bai.
- Ta gaiñea, orduan, uaiñ ez, baiña…
- Oaiñ ez, baiño orduan bai. Eta ze, ba, gure aita hil zan, oseake, San Pedro egunian o zan hori, ostrena. Eta este, agostuen hamabostian hil zan. Bai. Baiño ez zan hil zeatik horretik, e! Hil zan, bueno, ya hori bazekan, baiño, "con una congestión pulmonar" hil zan, kongestidxo batekin. Espezialistak eta ekarri giñuzen orduan, baiño alperrik zan, ya orduan ez zeolako… oaiñ bai.
- […] adelantoik eta.
- Bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia